2021eko zerga egutegiak

2021/01/26

Urtero Foru Ogasunek euren zerga egutegia edo egutegi fiskala argitaratzen dute. Bertan behar fiskalak betetzeko datak adierazita daude. Egutegi hauek, batez ere, langile autonomoentzat dira garrantzitsuak, urtean zehar hainbat aitorpen egin behar direnez gero.

ARABA

Webgune honetatik jaitsi ahal duzu

Aukera bakarra PDFz jaistea da. Urte osokoa jaitsi zenezake (46 orrialde) edo, horren ezean, aipatutako webgunetik egutegiaren atal ezberdinak banaka (informazio erabilgarria eta hilabetekako egutegiak).

BIZKAIA

Webgunean ikusi ahal duzu hilabeteka (zerga guztiak edo interesatzen zaizkizunak aukeratuta).

Aipatutako webgune horretatik ICS (iCalendar) formatuan ere jaitsi ahal duzu eta zure agendan txertatu edo, bestela, helbide honetatik PDFan jaitsi ahal duzu (egutegi osoa edo interesatzen zaizkizun zerga familiaka edo formulario ereduka).

GIPUZKOA

Webgunean hilabeteka ikusi ahal duzu.

Hilabeteka ere jaitsi ahal duzu ICS formatuan eta zure agendan txertatu. Horretaz gain, zergaka edo ereduka bilaketa aurreratua egiteko aukera ere ematen du.

Edo egutegi osoa PDFz jaisteko, hemendik egin zenezake

NAFARROA

Zergarik ohikoenak web orrialde honetan ikus ditzakezu (erdaraz).

Edo zerga gutziak kontsultatu nahi badituzu, beste orrialde honetan egin dezakezu (erdaraz)

Eta egutegi osoa PDFz jaisteko hemendik (euskaraz)