Aldi baterako kontratazioa 2022ko erreformaren ostean

Hau erreformako neurri izarretako bat izan da, harik eta jende askok pentsatu aldi baterakotasunarekin amaituko dela. Gure artikuluan zer egin den -eta zer ez- aztertu eta, marketing atzean, gauzak berdin antzera uzteko txaplatak baino ez direla ondorioztatu dugu. Aldi baterako kontratu mota bakoitza xehatu dugu:• Obra eta zerbitzu kontratuen desagerpena• Ekoizpenaren gorabeherengatiko aldi baterako kontratua– […]

Read more
Praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratua

Aurrekoan azaldu bezala, prestakuntza kontratuak berriztu dira azken lan erreformarekin. Bigarren hau falta genuen azaltzeko, baina. Lehengo praktika kontratua “praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratu” bihurtu da. Zenbait hobekuntza egin dira, batez ere soldatari dagokionez, eta iraupena urtebetera mugatu da. Hala ere, beste prestakuntza kontratuarekin gertatu bezala, enpresen gaineko kontrolaz ez da ezer berririk ezarri. Gogoratu […]

Read more
Zer da diziplinazko kaleratzea?

Gaur dakarkizuegun gaiak ez dauka zerikusirik lan erreformarekin (izan ere, kaleratzeei dagokienez ez da puntu bat bera ere ikutu). Hala ere, aspalditik ekarri nahi genizuen kaleratze mota hau. Enpresa askok, langileren bat kaleratu nahi dutenean, diziplinazko kaleratzea aplikatzen dute, edozein aitzakia edo gezur erabilita. Arrazoia? Honela ez dutelako kalte-ordainik pagatu behar. 😬 Artikulu honetan kaleratze […]

Read more
Alternantziako prestakuntza kontratua

Azken lan erreformak moldatu duen prestakuntza kontratu honekin gatoz gaurkoan. Izan ere, prestakuntza kontratu bi izango dira hemendik aurrera: alternantziako prestakuntza kontratua eta praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratua. Gaur dakarguna bereziki gazteei zuzendutako kontratua bada ere, zenbait kasutan ez dauka adin mugarik. Eta aipamen berezia merezi du dibertsitate funtzionaldun langileei aplika dakiekeela edozein adinekin eta […]

Read more
Nora jo “NIE berdea” eskuratzeko?

Europako Batasunetik datozen herritarrek, Estatuan hiru hilabete baino gehiago eman nahi badute, Europako Batasuneko herritarren erregistroaren ziurtagiria atera behar dute. Ziurtagiri honi “NIE berdea” esan ohi zaio, erregistroan izena ematen denean, identifikazio zenbaki bat jasotzen delako kolore berdeko egiaztagiri batean. Zeintzuk diren bete beharreko baldintzak eta ordaindu beharreko tasa, zein den beharrezko dokumentazioa eta non […]

Read more
Hutsegiteak eta zehapenak

Langileok hutsegiteren bat egiten dugunez, enpresariak zuzenean zigortzeko aukera dauka. hala ere, honek ez du esan nahi guk zehapen hori, besterik gabe, onartu behar dugunik. Artikulu honetan hainbat kontu garrantzitsu azaldu dizkizuegu: Zeintzuk diren hutsegite eta zehapen mailak Noiz iraungitzen diren hutsegiteak Ze jaso behar duen zehapen karta eta zelan jokatu behar dugun guk Ze […]

Read more
Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina

Zenbait lanetan esku-diruarekin ibili behar izaten gara, ordainketak egiteko edo bezeroei kobratzeko. Honelakoetan, baliteke okerrak suertatzea edo dirua galtzea. Langile batzuek dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina (gaztelerazko “quebranto de moneda”) plusa edo osagarria jasotzen dute, kutxaren balizko deskoadrei aurre egiteko. Artikulu berri honetan osagarri honen inguruko guztia kontatu dizuegu: nori eragiten dion; soldatatik kanpoko osagarria dela eta […]

Read more
Itzulitako migranteen egiaztagiria

Artikulu hau Estatutik kanpora migratu behar izan diren lagunei begirakoa da. Izan ere, migrante bakarrak ez dira gurera datozenak; lan bila guretik alde egitera behartuta daudenak ere migranteak dira. Eta gogoan dauzkagu, bereziki, “hobetoen prestatutako belaunaldiko” gazteak. Egiaztagiri hau Europatik kanpo joan behar izan diren eta Estatura itzuli diren langileentzako dokumentua da. Beharrezkoa da, besteak […]

Read more
ERTEen luzapena VI

Aldi baterako espedienteen seigarren luzapena da hau (otsailaren 28ra arte egongo dira neurriok indarrean). Gure artikulu berri honetan hainbat gako ekarri dizkizuegu. Espero dugu sakon bezain erraz suertatzea. Momentura arte egin dugun bezala, azaldu dizuegu zer gertatu den espediente mota bakoitzarekin. Eta, honetaz gain, hainbat egoera ezberdin ere ekarri ditugu, hala nola aldizkako langile finkoena […]

Read more
Norberaren eginkizunetarako egunak (sektore pribatuan)

Gazteleraz “asuntos propios” moduan ezagutzen ditugun egun hauen nondik-norakoak azalduko dizkizuegu hemen. Funtzionarioen kasuan egun hauei “egun moskosoak” deitzen zaie eta erregulazio propioa daukate. Artikulu honetan, ordea, sektore pribatuan aritzen diren langileen egoera aztertuko dugu. Zeintzuk langilek daukate egun hauek hartzeko eskubidea? Zelan eskatu behar dira? Enpresak ukatu ahal dizkigu? Eta enplegua erregulatzeko aldi baterako […]

Read more