Zer da probaldia?

Enpresa batean lan egiten hasten garenean, askotan, hasieran probaldia pasa behar dugu. Probaldian dagoen langileak beste edozein langilek dauzkan eskubide eta betebehar berberak dauzka, nahiz eta berezitasun batzuk badauden. Probaldiak dirauen bitartean bai enpresak bai langileak lan harremana bertan behera utzi ahal dute, arrazoirik eman beharrik gabe eta aurreabisurik gabe. Gainera, enpresak lan harremana bertan […]

Read more
Ostalaritzarako laguntzak (Nafarroa)

Pasa den ostiralean, azaroaren 27an, argitaratu ziren Nafarroako Aldizkari Ofizialean Ostalaritzari begirako laguntzak (70/2020 Ebazpena). Eskaera epea gaur, abenduaren 1ean, hasi da eta hilaren 15era arte luzatuko da. Internetez egin beharrekoa da derrigor; edozelan, prozedura erraza da: ez da beharrezkoa aparteko dokumentaziorik atxikitzea, eskaera egin eta formularioa beteta nahikoa da. Detaile guztiak, izapidera lotura, Nafar […]

Read more
Profesionaltasun ziurtagiriak

Profesionaltasun ziurtagiriak dokumentu ofizialak dira. SEPEk eta, gurean, Enplegu Sailek ematen dituzte. Ziurtagiri hauen bitartez lanbide zehatz batean dauzkagun konpententzia teknikoak, hau da, daukagun kualifikazio profesionala egiazta dezakegu. Honela, honek balioko liguke, beste titulazio edo prestakuntza batzuekin bezala, ziurtagiri horrekin zerikusia daukaten lanpostuetara sartzeko. Ikastaro bidez lor daitezke, baina profesionaltasun ziurtagiriak bereziki interesgarriak dira lan […]

Read more
Ostalaritzarako laguntzak (EAE)

Iragarritako laguntzak eskatzeko deialdia eta epea zabaldu da. Oraingo honetan prozedura nahiko erraza da. Esan behar da, oro har, Jaurlaritzarekiko izapideak bereziki burokratizatuak izaten direla beste administrazio batzuekin konparaturik -eta honen ondorioa, praktikan, laguntzak ukatzeko beste modu bat baino ez da izaten, jakina-. Espero dezagun salbuespena ez izatea hau. Izan ere, ez da aparteko dokumentaziorik […]

Read more
Zelan egin izapideak internetez? Izenpe eta B@kq

Badakizuenez, izapideak internetez egin ahal izateko, NAN elektronikoaz eta ziurtagiri digitalaz gain, badira beste bide batzuk. Aurreko artikulu batean cl@ve sistema azaldu genizuen, Estatuko eta Nafarroako administrazioekin izapideak egin ahal izateko modua, alegia. Baina, orduan esan genizuen bezala, EAEko administrazioek (Jaurlaritzak, aldundiek, udalek…) beste sistema bat erabiltzen dute. Horixe da, hain zuzen, gaur ekarri dizueguna: […]

Read more
Zelan egin izapideak Gizarte Segurantzan, ez badaukazu egiaztagiri digitalik?

Gizarte Segurantzaren izapideak internetez egiteko, momentura arte NAN elektronikoz, egiaztagiri digitalaz edo “cl@ve” sistemaren bitartez egin behar zen. Maiatzean hainbat izapide egiaztagiri digitalik gabe egiteko aukera zabaldu zen, bere momentuan azaldu genizuen bezala. Gerora, SMS bitartez ere identifikatzeko aukera eman da: 47 izapide egin daitezke gaur gaurkoz modu honetan. SMSaren bide hau gehitu diogu gure […]

Read more
Zelan egin izapideak internetez? Cl@ve sistema

Izapideak online egiteko, hainbat modu egoten dira. Horietako bat NAN elektronikoa izaten da edo, bestela, ziurtagiri digitala. Baina bada beste bide bat, pasahitz iraunkorrak, zein behin-behineko erabiletarako pasahitzak, lortzea ahalbidetzen duena: cl@ve sistema. Cl@ve sistemak Estatuaren administrazioekin egin beharreko izapideetarako balioko digu, baita Nafarroako Gobernuarekin egin behar ditugunak egiteko ere. Bizilanen seguruenik behin baino gehiagotan […]

Read more
ERTEak osatzeko aparteko laguntzak (Nafarroa)

Uztailean, abuztuan eta irailean ERTEan egon diren langileek jaso duten prestazioa osazeko laguntza da. Eskaera epea: azaroaren 4tik 20ra arte. Beraz, gaurtik eska daiteke. Prestazio hau jasotzeko, iazko zure diru-sarrerak, gehienez, 20.000 euro izan behar izan dira (batetik, zure kotizazio oinarria, gehienez, 20.000 eurokoa izan behar izan da eta, bestetik, PFEZ aitorpenean, gehienez, 20.000 euro […]

Read more
Langabeziarako kotizatzen al da ERTEan egon bitartean?

ERTEan gauden bitartean, langileok Gizarte Segurantzan kotizatzen jarraitzen dugu eta, era berean, enpresak gugatik ere bai. Kotizazio hauek hainbat prestaziotarako hartuko dira kontuan, hala nola erretirorako edo ezintasunetarako, baina ez dira aintzat hartuko langabeziarako. Hau da, langabezia egoera arruntean gaudenean gertatu bezala, kotizazio horiek ez dute langabezia-denbora gehiagorik pilatzen edo metatzen. Dena kontatu dizuegu artikulu […]

Read more
Zer dira kategoria eta talde profesionalak?

Lehengo egunean Bizilankide batek zera proposatu zigun bizilan@lab.eus posta elektronikoaren bitartez: kategoria profesionalen gaia jorratzeko eta gure webgunean horren inguruko azalpentxo batzuk txertatzeko. Eta halaxe egin dugu, jakina! Artikulu berri bat prestatu dugu kategoria eta talde profesionalei buruz: 👉🏼 ZER DIRA KATEGORIA ETA TALDE PROFESIONALAK? Eta, badakizue, informazioren bat faltan nabaritzen baduzue, animatu eta proposatu! […]

Read more