Nafarroako Administrazioko langileek baimen ordaindua eskatzeko aukera daukate zaintza betebehar hauei aurre egin ahal izateko. Eginbehar saihestezinerako baimena izango litzateke hau eta maiatzean ezarri zen. Orduan, LABek proposatutako puntu gehienak onartu eta, beste neurri batzuen artean, baimen hau ere adostu zen. Irailera arte egon da indarrean eta, orain, urriaren 6tik ikasturtea amaitu arte luzatu da. […]







