Artikulu honetan kontatuko dizuegu zer dakarren legeak, zeintzuk atsedenaldi hartzeko eskubide daukagun eta legez zelan dagoen jardunaldia mugatuta, nahiz eta jakin badakigun gutxitan errespetatzen diren eskubideak direla. IRAKURRI GEHIAGO
Artikulu honetan kontatuko dizuegu zer dakarren legeak, zeintzuk atsedenaldi hartzeko eskubide daukagun eta legez zelan dagoen jardunaldia mugatuta, nahiz eta jakin badakigun gutxitan errespetatzen diren eskubideak direla. IRAKURRI GEHIAGO
Ezintasuna eta desgaitasuna ez dira gauza bera. Egoera bakoitzak eskubide edo “konpentsazio” batzuk dakartza berarekin batera. Honela, ezintasun iraunkorra aitortuz gero, besteak beste, pentsio bat jasotzeko eskubidea izango duzu; bestetik, desgaitasun gradu edo mailaren arabera, zenbait eskubide eta onura izango dituzu: subentzioak, deskontuak, laguntzak, prestazioak eta abar. Oro har gutxienez %33ko desgaitasuna egiaztatu behar izaten […]
Epe administratibo bat egun baliodunetan zenbatu behar dut; larunbatak baliodunak dira, ala baliogabeak? 🤔 Hemen egun baliogabea bada, baina Madrilen, esaterako, balioduna, zer gertatzen da? 🤔 Zeintzuk dira datorren urteko jai egunak? 🤔 Zer gertatzen da enpresan jai egun batean lan egin behar badut? 🤔 Termino hauek guztiak seguruenik behin baino gehiagotan irakurri dituzu: hitzarmenetan, […]
Oro har, berezitasun batzuk gorabehera, autonomoek Erregimen Orokorreko langileen eskubide berberak dauzkate gurasotasun prestazioari begira. Azken artikulu honetan amatasun prestazioaren inguruko guztiaz gain, kuotetan ze nolako hobariak eska ditzakezun ere kontatuko dizuegu, bai baja bitartean (guraso biek eska ditzaketenak), bai eta amak, jarduerara berriz itzulitakoan, eska ditzakeenak ere. Gainera, “aitatasun” baimena deritzona (hau da, beste […]
Momentura arte, Estatu espainolarentzat, asilo edo nazioarteko babesa eskatzea eta erresidentzia baimena tramitatzea baterazinak omen ziren. Hau da, pertsona batek asiloa eskatzen bazuen eta, gerora, erresidentzia baimena tramitatzen ahalgiten bazen, edo erresidentzia eskaera atzera botatzen zioten edo errefuxiatutzat hartzeko eskubideari uko egin behar zion. Prozedura biak bateragarriak izateko hainbat eskaera eta aldarrikapenen ostean, azkenik, Migrazioen […]
Adierazpen anitz eta, hainbat kasutan, kontrajarriak entzun izan ditugu azken egunotan Madriletik gai honi dagokionez. Baina, orain, umeak eskolara itzuli direla, gurasook zehatz jakin beharko genuke zelan joka dezakegun eta zeintzuk aukerak dauzkagun enpleguari begira, egunotako batean gure seme-alaba kutsatzen bada, berrogeialdia ezartzen badiote edo klasea itxi behar badute covid-19a dela eta. Klaseak honezkero hasi […]
Ekainaren 30ean jarduera amaieragatiko aparteko prestazioa jasotzen egon diren autonomoek hurrengo hiru hilabeteetako kotizazioetan salbuetsita egoteko eskubidea izango dute. ➡️ Uztailean, kotizazioen %100➡️ Abuztuan, kotizazioen %50➡️ Irailean, kotizazioen %25 Hiru hilabete hauetan jarduera amaieragatiko prestazioa jasotzen baduzu, ez dira kotizazio-salbuespen hauek aplikatuko. Hau da, biak baterazinak dira. Hala ere, aurreko artikuluan azaldu dugunez, prestazioa jasotzen […]
Jarduera amaieragatiko aparteko prestazioaren iraupena ekainaren 30ean amaitu zen. ERTEekin ez bezala, kasu honetan ez da autonomoentzako prestazio honen prorrogarik ezarri; aitzitik, uztailetik irailera arte zabaldu den bidea jarduera amaieragatiko prestazio arrunta eskatu ahal izatea izan da, nahiz eta jarduera guztiz ez utzi. Momentura arte aparteko prestazioa jasotzen egon diren autonomoei bideratuta dago aukera hau. […]
Ekainaren 27an argitaratu zen BOEn ERTEen bigarren luzapen hau. Irailaren 30era arte zabaldu dira bai ezinbesteko kausengatiko ERTEak, baita aparteko langabezia prestazioa ere. Funtsean ez dago alde handirik, aurreko luzapena ekarri zuen dekretuarekin alderatuz gero; hala ere, badira zenbait berritasun, hala nola arrazoi ekonomikongatiko ERTEak ere txertatu direla zenbait puntutan. Hurrengo artikuluan daukazue dena azaldurik: […]
Kotizazio oinarria hilabetean jasotzen dugun soldata gordina da, aparteko pagak prorrateaturik. Urtero legeak gehieneko eta gutxieneko batzuk ezartzen ditu lan kategoria bakoitzerako (baita autonomoentzako ere) eta hauen gainean ezartzen da zenbat kotizatu behar den Gizarte Segurantzan. Gure kotizazio oinarriak ezagutzea eta dena ondo dagoela egiaztatzea garrantzitsua da, batez ere hainbat prestazio oinarri horien arabera kalkulatzen […]