Gazteei zuzendutako etxebizitza laguntzak: Emantzipa (EAE)

2024ko otsailaren 20tik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteek 300 euroko diru-laguntza berri hau eska dezakete, bai alokairuan bizi badira, baita etxe bat erosi badute ere. Zalantza barik, diru-laguntza hau jasoko duten gazteei ez zaie txarto etorriko, baina hau ez da gazteek, eta denok, oro har, etxebizitzarekin dauzkagun arazoen konponbidea, inondik inora. Gazteen emantzipaziorako gakoak errazak […]

Read more
Zenbat kobratu behar duzu etxeko langilea bazara? (2024)

Negoziazio kolektiborako eskubidea ukatuta daukan sektore bakarra da hau. Horregatik, lanbidearteko gutxieneko soldata aldatzen denean, honek eragin zuzena dauka etxeko langileengan. Sarriegi ez da araua betetzen, ondo dakigu, baina, gainontzeko sektoreetan bezala, muga honetatik behera kobratzea ez da legala. Eta, betiko moduan, taula berriez gain, askoz gehiago kontatzeko ere aprobetxatu dugu: Eta nomina eredu bat […]

Read more
Lanbidearteko gutxieneko soldata (2024)

Pasa den astean azkenik argitaratu zen BOEn gutxieneko soldataren igoera. Urtero egiten dugun bezala, gure artikulua datu berriekin eguneratu dugu. Lanbidearteko gutxieneko soldata langile orok jaso behar duen gutxieneko ordainketa da. Baina, lagunok, gauzak ez dira sekula eman bezain errazak eta, badakizue, begiak, zenbat eta gehiago ikusi, orduan eta gehiago nahi. Ba bai, lanbidearteko gutxieneko […]

Read more
Gaixotasun profesionalak

Gaixotasun profesionala lan baldintza desegokiek sorrarazten duten osasun kaltea da. Hala ere, patologia zehatz baten sorburua profesionaltzat jotzeko, gertaera bi suertatu behar dira ezinbestez: – gaixotasun profesionalen koadroan zehazten diren jardueren ondorioa izan behar da– gaixotasun profesionalen koadroan zehazten diren elementu edo substantzien eraginaz suertatu behar da Gure artikuluan gai honen inguruko punturik garrantzitsuenak azaldu […]

Read more
Langabezia-egoera legala

Lan barik gaudenean, langabezian gaudela esaten dugu geure artean. Hala ere, langabezia-egoeraren definizio legala ez da horren automatikoa. Laburbiltzeko, esan genezake langabezia-egoera legalean gaudela, lana gure borondatearen kontra galdu dugunean, hau da, kaleratu gaituztenean edo kontratua amaitu zaigunean. Aitzitik, guk geure borondatez lana utzi dugunean, ez ginateke langabezia-egoera legalean egongo. Edozelan, funtsezko ideia hauxe bada […]

Read more
Zer da altaren pareko egoera?

Bizilaneko artikuluetan behin baino gehiagotan irakurri ahal izan duzue termino hau. Izan ere, Gizarte Segurantzaren hainbat prestazio jaso ahal izateko, alta egoeran edo alta pareko egoeran egotea exijitzen da. Honelakoetan, gure lan jarduera amaitu da, baina ulertzen da alta egoerak iraun behar duela, hainbat eskubideren jabe izaten jarraitzeko. Hau da, ez gaude lanean eta, hortaz, […]

Read more
Zurztasun pentsioa (2024)

Hilabetero egiten ditugun kotizazioen artean heriotza eta biziraupen kontzeptua ere sartzen da. Kotizazio hauek hainbat prestaziotarako eskubidea ematen dute, langilearen balizko heriotzak beste pertsona batzuei ekar diezaiekeen kalte ekonomikoa konpentsatzeko helburua dutenak. Zurztasun pentsioa prestazio hauetako bat da, alarguntza pentsioa eta senideen aldeko pentsioa diren bezala. Gure artikuluan jakin beharreko guztia kontatu dizuegu:

Read more
Alarguntza pentsioa (2024)

Gutxieneko pentsioen zenbateko eguneratuak ekartzearekin batera, aprobetxatu dugu gutxiengoen osagarria (gaztelerazko complemento a mínimos) gainetik azaltzeko. Honen azalpen sakonago bat “egitekoen zerrendan” apuntatu dut honezkero, lagunok 😉. Honetaz gain, pentsioa online eskatzeko moduak goitik behera xehaturik dauzkazue, ziurtagiri digitalik gabe egiteko aukera azaltzen duen bideo bat barne. Eta, besteak beste, eskaera-orria ere jaitsi ahal izango […]

Read more
Autonomoak eta aldi baterako ezintasuna

Langile autonomoek, inoren konturako langileek bezala, aldi baterako ezintasun kasuetan baja hartzeko eskubidea daukate eta, hortaz, prestazioa jaso dezakete. Ikusiko duzuenez, babes mailari dagokionez, antzekotasun handiak daude, hala nola prestazioaren zenbatekoan edo bete beharreko baldintzetan. Hala ere, berezitasunak badira, jakina, erregimen ezberdin bi direnez gero.

Read more