Langabezia-egoera legala

Lan barik gaudenean, langabezian gaudela esaten dugu geure artean. Hala ere, langabezia-egoeraren definizio legala ez da horren automatikoa. Laburbiltzeko, esan genezake langabezia-egoera legalean gaudela, lana gure borondatearen kontra galdu dugunean, hau da, kaleratu gaituztenean edo kontratua amaitu zaigunean. Aitzitik, guk geure borondatez lana utzi dugunean, ez ginateke langabezia-egoera legalean egongo. Edozelan, funtsezko ideia hauxe bada […]

Read more
Zer da altaren pareko egoera?

Bizilaneko artikuluetan behin baino gehiagotan irakurri ahal izan duzue termino hau. Izan ere, Gizarte Segurantzaren hainbat prestazio jaso ahal izateko, alta egoeran edo alta pareko egoeran egotea exijitzen da. Honelakoetan, gure lan jarduera amaitu da, baina ulertzen da alta egoerak iraun behar duela, hainbat eskubideren jabe izaten jarraitzeko. Hau da, ez gaude lanean eta, hortaz, […]

Read more
Autonomoak eta aldi baterako ezintasuna

Langile autonomoek, inoren konturako langileek bezala, aldi baterako ezintasun kasuetan baja hartzeko eskubidea daukate eta, hortaz, prestazioa jaso dezakete. Ikusiko duzuenez, babes mailari dagokionez, antzekotasun handiak daude, hala nola prestazioaren zenbatekoan edo bete beharreko baldintzetan. Hala ere, berezitasunak badira, jakina, erregimen ezberdin bi direnez gero.

Read more
Langile migratu eta arrazializatuentzako gida

Hemen dakarkizuegun gida Idazkaritza Antirrazistak osatu du. Funtsezko informazio laborala, oharrak eta gomendioak ematen ditu hainbat gairen inguruan: lan kontratua, lan elkarrizketa, soldata, jardunaldia, kaleratzeak… Arrazakeria dago Euskal Herrian eta arlo guztietan nabari da: erakundeetan, kaleetan, enpleguan… Langile gisa engainatuak ez izateko, garrantzitsua da, lehenengo eta behin, eskubidedun subjektuak garela jakitea eta eskubide horiek zeintzuk […]

Read more
Zer da kaleratze baliogabea?

Kaleratze motak aztertzean, sailkapen nagusi bi egin behar dira. Alde batetik, kaleratzea enpresaren alde bakarreko erabakia den heinean, beronek ematen dituen arrazoien arabera sailkatzen dira. Hauen artean, diziplinazko kaleratzea, kaleratze objektiboa eta kaleratze kolektiboa dauzkagu. Bestetik, langileak erabaki hau inpugnatzen duenean, epaitegien erabakiaren arabera, kaleratzea bidezkoa, bidegabea ala baliogabea izan daiteke. Hemen azken honetaz aritu […]

Read more
Lan egindako eguna = kotizatutako eguna, baita jardunaldi partzialaz ere

Urriaren 1etik aurrera lan egindako eguna kotizatutako eguntzat jotzen ari da, eragin guztietarako, baita jardunaldi partzialaz lan egin badugu ere. Neurri honekin amaiera eman zaio, behingoz, partzialitate koefizienteari. Koefiziente honek jardunaldi partzialaz aritzen ziren langileak zigortzen zituen, modu bitan, gainera: Eta, bide batez, ezin aipatu gabe utzi jardunaldi partziala daukaten langileen %70 baino gehiago emakumeak […]

Read more
Desgaitasunen bat duten langileen aldez aurretiko erretiroa

Desgaitasunen bat daukaten langileentzat ez da sekula batere erraza izan aldez aurretik erretiratu ahal izatea. Ezer baino lehen, salatu behar da oso lagun gutxik daukatela aukera hau, hau da, gainontzeko langileek baino egoera probetxugarriagoetan edo baldintza malguagoetan erretiratzeko aukera, alegia: desgaitasun maila handi samarra eskatzen du legeak eta, gainera, multzo oso bat patologia zehatzak pairatzen […]

Read more
Jardunaldi murrizketa (zaintza betebeharrengatik)

Jardunaldi egokitzapenean ez ezik, jardunaldi murrizketan ere aldaketatxoak egon dira. Kasu honetan, legearen arabera, behintzat, enpresak ezin digu eskubide hau ukatu (jardunaldi egokitzapenean ez bezala). Hala ere, mugatu ahal du, baina kasu bakar batean: baldin eta langile batek baino gehiagok senide berbera zaintzeko eskatzen badute eta honek enpresaren funtzionamoldea kaltetzen badu. 5/2023 Lege-Dekretuak puntu hau […]

Read more
Jardunaldi egokitzapena (zaintza betebeharrengatik)

Gai honetan aldaketak egon dira. Nagusienak honako hauek dira: – Ze kasutan eska daitekeen argitu da Estatutuan. Momentura arte, hainbat enpresatan, arazoak sortzen ziren, umeez gain, beste senideren bat edo 12 urtetik gorako seme-alabak zaintzeko premia baldin bageneukan. Hau argitzeaz gain, kasu gehiago ere gehitu dira. – Enpresa gure eskaera negoziatzera behartuta dago. Negoziazio prozesu […]

Read more