Autonomoentzako neurri berriak (apirilaren 1ean argitaratuak)

2020/04/02

Gizarte Segurantza

KOTIZAZIOEN MORATORIA
11/2020 Dekretuaren 34. artikulua

– Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak kotizazioak ordaintzeko 6 hilabeko moratoriak eman ahal izango ditu.
– Ez da zerbait orokorra izango. Hainbat baldintza bete beharko dira. Hala ere, baldintza hauek oraindik ez dira argitaratu: Ministerioaren Agindu batez jakinaraziko omen dira. Gure aldetik, horren berri izan bezain pronto, abisatuko dizuegu.
– Atzeratu ahal diren kuota hauek, enpresentzat apiril eta ekainaren artekoak badira ere, autonomoen kasuan maiatza eta uztail bitartekoak dira. Hau da, apirileko kuota ezin izango da atzeratu.
– ADI! Moratoria honetatik kanpo geratzen dira alarma egoera deklaratu zenean (martxoaren 14an, alegia) jarduera etetera behartuta egon ziren autonomoak.

ESKAERAK
-Eskaerak RED sistemaren bitartez edo aukeran jartzen diren beste bide elektroniko batzuetatik egin beharko dira (momentu honetan egokitzapenetan daude).
– Lehen 10 egun naturaletan egin beharko dira eskaerak (kuota ordaintzea tokatzen zaigun epe arrunteko lehen 10 egunetan, alegia).

ZORREN ATZERAPENA
11/2020 Dekretuaren 35. artikulua

– Gizarte Segurantzarekiko zorrik badaukazu eta zor horiek kitatzeko epea apirila eta ekaina bitartean bada, ordainketaren atzerapena eska zenezake.
– Kasu honetan, %0,5eko interesa edo gainkargua aplikatuko da.
– Atzerapen hau eskatu ahal duzu, baldin eta aldez aurretiko beste atzerapenik ez badaukazu.

ESKAERA: ordaintzeko epearen lehen 10 egun naturaletan

Hornikuntza

11/2020 Dekretuaren 42., 43. eta 44. artikuluak

ELEKTRIZITATE ETA GAS HORNIKUNTZAREN KONTRATUEN MALGUTASUNA

Elektrizitate kontratuak aldi baterako eten edo aldatu ahal izango dira (enpresarekin beste eskaintza bat kontratatzeko) eta honengatik ezin izango digute penalizaziorik jarri.
Era berean, potentzia edo “peaje” izenekoa aldatzeko eska dezakegu. Enpresa banatzaileek eskaera honi kasu egin behar izango diote.

Gasari dagokionez, kasu honetan ere hornikuntza kontratua aldi baterako eten ahal izango dugu edo emari (“caudal”) zein “peaje” mailaren aldaketa eska dezakegu. Aldaketa hauengatik ezin digute penalizaziorik ezarri.

– Aipatutako edozein aldaketa egin dugula ere (elektrizitate zein gas hornikuntzan), hiru hilabete izango ditugu, alarma egoera behin amaituta, elektrizitate kontratua berriro aktibatzeko edo egin ditugun moldaketak lehengoratzeko.
Berriz aktibatzeko edo kontratua lehengoratzeko eskatu eta enpresa hornitzaileak bost eguneko epea izango du gure eskaera betetzeko. Ezin izango digute gainkargurik ezarri edo kosterik kobratu.

ELEKTRIZITATE, GAS ETA PETROLIOTIK ERATORRITAKO PRODUKTUEN FAKTUREN SUSPENTSIOA

– Aukera eman da faktura hauen ordainketa etenaldian edo suspentsoan uzteko, fakturazio epealdi horietako hainbat egun alarma egoera egon bitartekoak izan badira.
Fakturazio kontzeptu guztiak sartuko liratezke barne.
– Neurri hau aprobetxatuz gero, ezin izango zinateke beste enpresa komertzializatzaile batera aldatu, fakturazioa erregularizatzen den arte.

Bono soziala

11/2020 Dekretuaren 28. artikulua

Langile autonomoek ere bono soziala jasotzeko eskubidea izango dute (aukera hau artikulu oso batean garatu da), baldin eta…

Jarduera amaieragatiko prestazioa jasotzen badute (ikus Koronabirusa eta autonomoak) edo euren fakturazioa %75 gutxitu bada.
– Honetaz gain, familia unitatearen diru-sarrerak ezin izango dira izan honako hauek baino altuagoak:
            – Familia unitatean adin txikikorik ez badago: IPREM x 2,5 = 1.347,6€
            – Familia unitatean adin txikiko bat baldin badago: IPREM x 3 = 1.613,52
            – Familia unitatean adin txikiko bi baldin badaude: IPREM x 3,5 = 1.882,44€

Hipotekak eta alokairuak

Dekretuaren Lehenbiziko Azken Xedapena eta 16., 17., 19. artikuluak

Hipoteken moratoria, 8/2020 Dekretuan ezarri zena, aldatu egin da, autonomoen lokaletako hipotekak ere barne hartzeko.

Neurri hori beste atal batean landu dugu honezkero: alarma egoerarako hartutako neurri sozialak.

Zaurgarritasun edo ahuldade ekonomikoari dagokionez, aipatu dugun beste atal horretan azaldu ditugun baldintzez gain, dekretu berri honetan autonomoei begirako beste paramero bat ere gehitu da: diru-sarreren galera nabarmena pairatu izana edo fakturazioaren jaitsiera, gutxienez, %40koa izatea. Beraz, baldintza hau betez gero, lokalaren hipotekaren moratoria eska zenezake.

Alokairuei dagokienez, ez da autonomoentzako aparteko neurririk ezarrik. Esan nahi baita, ohiko etxebizitzaren alokairurako laguntzak ezarri dira, baina ez lokalaren alokairua ordaintzeko.

Hala ere, edonor egon liteke horrelako estutasun egoera batean ohiko etxebizitza ordaintzeko, soldatapekoa ala autonomoa izan. Hortaz, hauek diira, labur-labur onartu diren laguntzak alokairuari dagokionez:
– Alokairuaren moratoria (baldin eta alokatzailea funts edo jabe handia bada eta zaurgarritasun ekonomikoen baldintzak betetzen badituzu).
– 900 euro arteko laguntza zuzenak. Laguntza hauek kudeatzeko arduradunak EAE eta nafarroako erkidegoak izango dira.

Atal hau zabalago landuko dugu laster batean, beste neurri sozialekin batera.