Lan errotzeagatiko erresidentzia

Zer da lan errotzeagatiko erresidentzia?

Aldi baterako erresidentzia baimena da. Ematen badizute, izan kontuan urtebete baino ez duela iraungo. Denbora honen ostean, beste baimen bat eskatu beharko duzu.

Lan errotzeagatiko baimenaz lan egin ahal izango duzu. Baimen hau eskatzeko ez da beharrezkoa bisatua edukitzea.

Lan errotzea eta errotze soziala batzuetan nahasten ditugu, baina hainbat ezberdintasun daude:

Zeintzuk baldintza bete behar dituzu?

– Estatu espainolean gutxienez bi urtez bizitzen egon zarela egiaztatu behar duzu. Denbora hau segidan izan behar da eta, Estatutik irtenez gero, ezin zara 90 egun baino gehiagoz kanpoan egon. Horregatik, beste atal batean gomendatzen dizugu ahalik eta lasterren erroldatzeko. Estatuan bizitzen egon zarela egiaztatzeko dokumentaziorik onena errolda da; hala ere, bestelako dokumentu batzuk ere eman ahal dituzu, hala nola, udalaren dokumentazioa edota osasun publikoarena (kontsulta medikoak, ospitalizazioa).

– Lan kontratua edukitzea ez da beharrezkoa, baina gutxienez 6 hilabetez lanean egon zarela egiaztatu behar duzu. Lanean egon bazara, baina ez bazeneukan erresidentzia eta lan baimenik, seguruenik modu irregularrean egin duzu, hau da, kontraturik gabe. Lanean egon zarela egiaztatzeko, enpresa edo enpleatzailea salatu beharko duzu. Ikus. erresidentzia eta lan baimenik gabe lan egitea. Egoera anitz daude; hau dela eta, zure kasuan zein den irtenbiderik egokiena aztertu beharko da. Kontraturik gabe lanean egon bazara, baina zure enpleatzailea kontratu bat egiteko prest badago eta hiru urtez Estatuan bizitzen egon bazara, ziurrenik hobe izango da errotze sozialagatiko erresidentzia baimena eskatzea.

– Bete beharreko baldintzen eta dokumentazioaren inguruko informazio gehiago HEMEN

Nora jo lan errotzeagatiko erresidentzia baimena eskatzeko?

Bizi zaren herrialdeko atzerritarren bulegoan eskatu behar da:

ARABA:
Olagibel 1 (Gasteiz)
945 759 490 (informazioa) 945 759 480 (aldez aurretiko hitzordua)
extranjeria_informacion.alava@correo.gob.es

BIZKAIA:
Gran Vía 50 (Bilbo).
944 509 435 (informazioa) 944 509 434 (aldez aurretiko hitzordua)
oficina_extranjeros.bizkaia@correo.gob.es

GIPUZKOA:
Plaza Pío XII, 6 (Sarrera Javier de Barkaiztegitik)
943 989 122 (informazioa) 943 989 110 / 943 989 120 (aldez aurretiko hitzordua)
oficina_extranjeros.gipuzkoa@seap.minhap.es

NAFARROA:
Gipuzkoa etorbidea, 40 (behea – Buztintxuri)
948 979 200 (informazioa) 948 979 203 (aldez aurretiko hitzordua)
infoext.navarra@seap.minhap.es

Tasa: eskaera egiten duzunean, tasa bat ordaindu beharko duzu. 10 eguneko epea daukazu hau egiteko. Administrazioak 3 hilabeteko epean erantzun beharko dizu. Erresidentzia ematen badizute, hilabete daukazu atzerritarren identifikazio txartela (TIE) eskatzeko.