Zelan egin izapideak Gizarte Segurantzan, ez badaukazu egiaztagiri digitalik?

2020/05/14
2020/11/13an eguneratua

“Ziurtagiririk gabe” aukera

Gizarte Segurantzaren izapideak internetez egiteko, momentura arte NAN elektronikoz, egiaztagiri digitalaz edo “cl@ve” sistemaren bitartez egin behar zen. Orain, eta larrialdi sanitarioak iraun bitartean, aukera eman dute datu pertsonalak sartuta egin ahal izateko, Gizarte Segurantzaren aldizkariak maiatzaren 13an zabaldu zuenez.

Behin-behineko neurria dela adierazi zuten. Hau da, egoera honek dirauen bitartean baino ez omen dela martxan egongo.

Aukera hau martxan jarri ostean, SMSz identifikatzeko parada eman zuten. Honetaz bigarren puntuan kontatuko dizuegu.

Egiaztagiririk gabeko aukera izapiderik ohikoenak egiteko dago eskuragai. Ez dira izapide asko, hala ere (SMS bitartez beste batzuk daude, hurrengo puntuan kusiko duzuenez):
            • Gizarte Segurantzaren Institutuan, erretiro prestazioa eskatu, seme-alaben jaiotza edo zaintzagatiko prestazioa, alarguntza…
            • Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan, bizi laborala eskatu, kotizazioarekin lotutako izapideak, etxeko langileen alta eta bajak…
            • Itsasoko Gizarte Institutuan, prestazioak eskatu, presakuntza diplomen kopiak…

Lehenengo eta behin, Gizarte Segurantzaren orrialdean nahi duzun izapidea bilatu. Dokumentaziorik behar izanez gero, jaitsi beharko duzu. Izapiderako beharrezkoa den dokumenturen bat falta baduzu, erantzunkizunpeko adierazpen batez ordezka zenezake. HEMEN daukazu Gizarte Segurantzak horretarako prestatu duena.

Ikusiko duzunez, orrialdera sartu eta segidan, zerbitzu honen berri ematen duen koadro bat agertuko zaizu. Honetaz gain, beheko aldean, eskuman, laguntzaile birtuala ere ikusiko duzu (ikonotxo hori bat “¿Te ayudamos? galderarekin). Hau ere berria da eta behar duzun izapidea bilatzen lagundu eta horren inguruko informazioa emango dizu.

Izapidea Gizarte Segurantzaren egoitza birtualetik egin dezakezu. Kasu honetan ere, sartu bezain laster, koadro urdin bat ikusiko duzu. Bertan hiru aukera dauzkazu, izapidea kudeatzen dituzten hiru erakundeekin: Gizarte Segurantzaren Institutua, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra edo Itsasoaren Gizarte Institutua.

Sakatzen duzunean, izapideak egiteko azalpena emango dizute. Eta, orrialdearen beheko aldean, izapidea egiten hasteko modua aukeratu beharko duzu. Eskumatara “Ziurtagiririk gabe” botoia daukazu. Horixe sakatu beharko zenuke.

Hor formulario bat zabalduko zaizu, zure datu pertsonalak sar ditzazun eta, dokumentaziorik atxikitu behar bazenu, dokumentuak ere igo ahal izateko.

Edozelan, prozedura zelan den erakusteko Gizarte Segurantzak prestatu duen bideo bat daukazue hemen:

Izapideak SMSz

Oraintxe aipatu dugun moduaz gain, Gizarte Segurantzak, geroxeago, beste bide bat jarri zuen martxan: SMS bitartez.

Seguru zuotako askok inoiz erosi duzuela zerbait internetez. Bada, sistema hau da hainbat bankuk ordainketa segurua egiteko erabiltzen dutenaren antzekoa da: erabilera bakarreko gako bat jasotzen dugu gure mugikorrean, gerora, zerbitzua erabiltzeko sartu beharko duguna.

Gaur egun 47 zerbitzu dauzkagu SMSz eskuragai: altak eta bajak autonomoen erregimenean, altak eta bajak etxeko langileen erregimenean, autonomoen kotizazio oinarrien aldaketak, kotizazio oinarrien txostenak, bizi laboralaren txostenak… HELBIDE HONETAN daukazue zerbitzu hauen zerrenda osoa eta bakoitzera sartu ahal izateko lotura zuzena.

Edozelan, egin nahi duzun izapidera heltzeko, lehen azaldu dugun bezala hel daiteke, laguntzaile digitalaren bitartez, besteak beste.

  • Zelan funtzionatzen du?

Aurreko puntuan ikusi dugun bezala, izapidearen orrialdean, beheko partean, identifikazio modu posibleak azaltzen dira. Eskumatara ikusiko duzu SMS aukera dagoela.

 Bertan sakaturik, orrialde hau zabalduko zaigu.

Hor gure datuak behin sartuta (NAN edo NIE zenbakia, jaioteguna eta telefono zenbakia), erabilera bakarreko pasahitza bidaliko digute SMSz.

Hemen daukazue Gizarte Segurantzaren bideo bat. Bizi laborala SMSz zelan eskatu erakusten du adibide moduan: