Borondatezko eszedentzia funtzio publikoan

2021/03/16an eguneratua

 

Hiru administraziori egingo diegu erreferentzia, Hego Euskal Herrian hiru eremutako langile publikoak daudenez gero: batetik Estatuko administrazioa eta, bestetik, administrazio autonomiko biak, hau da, EAE eta Nafarroako administrazioak.

Funtsean ez dago alde handirik hiruen artean, administrazio autonomikoetako araudiak Estatuko araudiaren menpekoak baitira edo, bestela esanda, Estatukoa oinarizko araudia denez, berton araudi espezifikoak garatu arren, Estatukoak ezartzen duenaren barnean egon behar direlako.

 

Borondatezko eszedentzia (norberaren interesagatik)

– Eskatu aurreko bost urteetan, gutxienez, lanean egon behar izan zara. Eszedentzia gutxienez urte bikoa izango da. Karrerako funtzionarioek baino ezin dute eskatu.

– Eszedentzia onartzea zerbitzuaren premien menpe egongo da. Eszedentzia ukatuz gero, behar bezala arrazoiturik egon beharko da.

Familia bateragatzeagatiko eszedentzia. Karrerako funtzionarioentzat eta behin-behineko edo interinoentzat.

Eszedentzia eskatu ahal da, baldin eta bikotekidea ere funtzionarioa bada eta beste herri batean lanpostu mugagabean badago (karrerako funtzionario moduan zein laboral finko moduan).

Kasu honetan ez da beharrezkoa eszedentzia eskatzen duen langileak aldez aurretik denbora zehatz batez lanean aritu izana.

– Eszedentzian emandako denboran ez da soldatarik jasoko eta, gainera, ez da kontuan hartuko lanpostu igoeretarako, hirurtekoetarako edo Gizarte Segurantzaren eskubideetarako.

– Eszedentzia aldia behin amaituta, berriro lanera edo zerbitzu aktibora itzultzea eskatu behar da. Bestela, borondatezko eszedentzia egoera ofizioz aitortuko zaio langileari.

– Izaera laborala daukaten langileentzako eszedentziak Langileen Estatutuak eta dagozkien hitzarmenek arauturik daude. Ikus. Borondatezko eszedentziak sektore pribatuan

– Estatuko funtzionarioentzat bezala, eskatu aurretik, gutxienez, bost urtez lanean egon behar da segidan, eta eszedentzia, gutxienez, urte bikoa izango da. Kasu honetan legeak ez du beren-beregi aipatzen karrerako funtzionarioentzat baino ez denik.

– Lan egindako bost urte horiek zenbatzeko orduan kontuan hartuko da zerbitzu berezietan, destinoaren zain eta seme-alabak zaintzeko hartutako eszedentzien denbora.

– Eszedentzia onartzea zerbitzuaren premien menpe egongo da

            – Familia bateratzeagatiko eszedentzia.

Eszedentzia eskatu ahal da, baldin eta bikotekidea ere funtzionarioa bada eta beste herri batean lanpostu mugagabean badago (karrerako funtzionario moduan zein laboral finko moduan).

Iraupena: gutxienez, urte bi eta, gehienez, hamabost urte

– Eszedentzian emandako denboran ez da soldatarik jasoko eta, gainera, ez da kontuan hartuko promozioetarako, hirurtekoetarako eta eskubide pasiboetarako.

– Eszedentzia aldia behin amaituta, berriro lanera edo zerbitzu aktibora itzultzea eskatu behar da. Bestela, borondatezko eszedentzia egoera ofizioz aitortuko zaio langileari. Familia bateratzeagatiko eszedentziaren kasuan itzulera eskatzeko denbora epea 30 egun dira

– Ez da langilearen lanpostua gordeko. Itzulera behin eskatuta, lanpostu hutsik ez balego, borondatezko eszedentzia egoera luzatuko da, harik eta lanpostu huts bat egon arte.

Kasu honetan zenbait ezberdintasun badaude Estatuko araudiarekin konparatuz gero.

– Urte bi lanean (edo altaren pareko egoeran) baino ez da behar eszedentzia eskatu aurretik. Gogoratu kasu guztietan dela segidan eta justu eskatu aurretik. Eszedentzian eman beharreko denbora, gutxienez urtebetekoa izango da.

– Eszedentziaren onarpena zerbitzuaren premien menpe egongo da

– Lanpostua gorde egingo da, lehen 18 hilabeteetan.

– Bestetik, lanera itzultzeko eskatzen denetik, hilabete dago lanpostura bueltatzeko; bestela, funtzionario izaera galduko litzateke (Estatuko eta EAEko araudietan, ordea, norberaren interesagatiko eszedentzia egoera pasatuko litzateke).

– Maila, gradua eta antzinatasuna ere gordeko dira, baina, jakina, kasu honetan ere ez da eskubide ekonomikorik egongo eta eszedentzian emandako denbora ez da ezertarako zenbatua izango.

– Eskaera egiteko, baldintza derrigorra ez bada ere, 15 laneguneko denbora tartearekin egiteko gomendatzen da (eskaera orrian bertan ikus dezakezuen bezala), eskatu duzun egunerako, izapideak eginda egongo direla ziurtatzeko.

 

Borondatezko eszedentzia (administrazio publikoko beste atal batean zerbitzuak emateko)

Funtzio publikoan posible da langileak plaza bat izatea, baina beste administrazio batean (edo administrazio bereko beste atal batean) zerbitzuak ematea. Honelako kasuetan, langileak ez luke bere plaza galduko, baina eszedentzia egoeran egon beharko litzateke zerbitzuak beste lanpostu batean ematen dituen bitartean. Eszedentzia hau luzatuko litzateke, harik eta beste administrazioan ematen ari den zerbitzua amaitu arte edo guk utzi arte.

Eszedentzia mota hau ez dago Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutuan arauturik, baizik eta 365/1995 Dekretuan (15. artikuluan garatzen da). 365/1995 Dekretua ez da Estatu osoko administrazio guztientzako oinarrizko araua, Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionarioen lan baldintzak baino ez ditu arautzen.

– Eszedentzia mota honek ez dauka gehienezko iraupenik, egoerak bere horretan iraungo duen besteko denboraz egon gaitezke eszedentzian.

– Ez da eskatzen aurretik lanean egondako denbora tarterik (norberaren interesagatiko eszedentzian, ordea, ikusi dugunez, bost urte eskatzen dira).

– Estatuko funtzionarioen kasuan eszedentzia hau ezin da hartu interinitate erregimenean aritzeko edo aldi baterako lanpostu laboraletarako (lanpostu laboral finkoeterako, ordea, bai).

– Beste lanpostuan zerbitzua amaitu eta 30 eguneko epean eskatu behar da norberaren plazara itzultzea. Bestela, norberaren interesagatiko eszedentzia egoerara pasatuko zinateke.

Legeak labur azaltzen du egoera hau:

– Edozein administrazio publikotako beste atal edo eskala batean zerbitzu aktiboan egotean eska daiteke.

– Eszedentziak zerbitzu harremanak irauten duen bitartean iraungo du.

– Zerbitzu harremana amaitu eta 30 egunetara esaktu behar da itzulera; bestela, norberaren interesagatik eszedentzia egoerara pasatuko litzateke.

– Kasu honetan ere ez da eskatzen aldez aurretik lanean eman behar izandako denbora epe zehatzik.

– Ez da aipatzen ematen diren zerbitzuak finkoak izateko premia (Estatuko araudiak ez bezala).

Kasuak:

– Beste Administrazio batean zerbitzuak emateko

– Nafarroako Foru Administrazioko beste lanpostu bat lortu izanagatik

– Nafarroako Foru Administrazioko lanpostu bat lortzean, beste Administrazio batean zerbitzu finkoak ematen egoteagatik

– Gutxienez urtebete eman behar da eszedentzia egoeran

– Itzultzea eskatzen denetik, hilabete dagoe lanpostura bueltatzeko; bestela, funtzionario izaera galduko litzateke.

– Kasu honetan ez da lanpostua gordetzen (norberaren interesagatiko eszedentzian ez bezala). Hau da, lanera itzuliko ginateke, baina ez da zertan lanpostu berberera izan.

 

Erregimen administratibopean kontratatutako Nafarroako langile publikoak

Nafarroako langile publikoen baldintzak arautzen dituen 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen arabera

3.1. “Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura lan egiten duten langileak ondoko hiru figura hauetakoren batekoak izan daitezke:

1. Funtzionario publikoak
2. Langile ebentualak
3. Kontratatutako langileak”

3.4. “Kontratatutako langileak erregimen administratiboaren edo erregimen laboralaren pekoak izan daitezke.”

Bertan azaltzen denez, erregimen administratibo pean kontratatutako langileei araudi berezia aplikatu behar zaie (93. artikulua). Araudi berezi hau 68/2009 Foru Dekretuan zehaztu zen eta dekretu honen 12. artikuluan hauxe daukagu:

12.1. “[…] Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioei ezartzen zaien araudia ezarriko zaie oporrei, lizentzia eta ordaindutako baimenei eta eszedentzia bereziari dagokionez. […]”

Bertan aipatzen den eszedentzia bakarra eszedentzia berezia da edo, guk deitzen diogun bezala, zaintza betebeharrengatiko eszedentzia. Baina borondatezko eszedentzia kanpo geldituko litzateke.

2009ra arte, araudirik ez zegoenez, borondatezko eszedentziak eman izan dira, 251/1993 Foru Dekretuaren arabera, baina kontratatu administratiboen araudi berezia argitaratu zenetik, ordea, ez. Begirada bat bota ahal diozue, esaterako, 2014ko ebazpen honi: Denegación de excedencia voluntaria a contratado administrativo, Iruñeko Udalean eskatutako borondatezko eszedentzia bat ukatzeko zertan oinarritzen diren ikusi nahi baduzue.

Bestetik, 2019an aipatutako 12. artikulu hori moldatu zen eta baimen ez ordaindu bat gehitu zitzaion. Hala ere, baimen hau kargu publikoak betetzeko baino ez da:

12.1. “[…] Lanera joatea galarazten duen kargu publikoren baterako aukeratu edo izendatuak izan diren langileek baimen ez ordaindua eskatu ahal izango dute […]”

Eskaera orriak: