Kultura arloko teknikari eta laguntzaileentzako aparteko langabezia-prestazioa – Bizilan

Kultura arloko teknikari eta laguntzaileentzako aparteko langabezia-prestazioa

2020/11/06

32/2020 Dekretua, 3. artikulula (BOEn azaroaren 3an argitaratua).

Kultura arloan teknikari edota laguntzaile moduan aritu diren langileentzako aparteko prestazioa da. Pertsona hauek aldi baterako egon behar izan dira lanean, inoren kontura, ekitaldi, obra edo ikuskizun publiko batean.

Bete beharreko baldintzak

— Enplegu eskatzailetzat apuntaturik egotea

— Ezin zara egon lanean jardunaldi osoz ez zeure kontura ez inoren kontura

— Zure azken kontratua aldi baterako eta inoren konturakoa izan behar izan da; gainera, momentu horretan ezin izan zara egon zeure kontura lanean.

2019ko abuztuaren 1etik 2020eko azaroaren 4ra bitartean, gutxienez, 35 eguneko epealdi bat kotizaturik izan behar duzu Erregimen Orokorrean, kultura sektoreko enpresetan teknikari edo laguntzaile moduan lan egin izanagatik. Jakina, 35 egun hauek ezin izan dituzu erabili aldez aurretik beste ezein prestaziorako.

— Langabezia prestazio arrunta edo autonomoentzako jarduera amaieragatiko prestazioa jaso ahal baduzu, horixe eskatu beharko zenuke eta ez aparteko prestazio hau.

Zenbatekoa eta iraupena

Aparteko subsidio honen zenbatekoa gainontzeko langabezia subsidio guztien berbera da: IPREMaren %80, 430, 27 euro hilean, alegia. Kopuru berbera jasoko da, jardunaldi osoz edo jardunaldi erdiz lan egin izan arren.

Hiru hilabetez jaso ahal izango da, gehienez. Eskubidea hasiko da dekretua indarrean hasi eta hurrengo egunean, hau da, prestazioa jasotzen hasiko ginateke azaroaren 5eko hasiera datarekin, eskaera edozein momentutan egin dugula ere.

Lan egin ahal izango da prestazioa jaso bitartean?

Aparteko prestazio hau jaso bitartean ezin izango da jardunaldi osoz lanik egin, ez inoren kontura ez norberaren kontura. Baina bai izango litzateke posible inoren kontura jardunaldi partzialaz aritzea; hori bai, hala eginez gero, prestaziotik kenduko ligukete lan egindako jardunaldiaren proportzioa.

Bestetik, edozein soldata sozial edo gutxieneko errenta (Eako diru-sarrerak bermatzeko errenta, Nafarroako errenta bermatua, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera estatala) jasotzen ari bagara, ezingo genuke aarteko prestazio hau eskatu.

Eskaera

Eskaera epea: azaroaren 6tik azaroaren 27ra.

Hau da, 15 egun baliodunen epea, dekretua indarrean sartu eta hurrengo egunean zenbatzen hasi dena.


Subsidio honen inguruko SEPEren orrialdea HEMEN


• Eskaera bulegoetan: aldez aurretiko hitzordua eskatzea beharrezkoa da. Orrialde HONETATIK egin zenezake. Ez da aparteko identifikazio modurik behar.

• Aurre-eskaerarako formularioa online: identifikazio digitalik ez badaukazu, SEPEk martxotik hona aukera hau jarri du martxan. Aurre-eskaera egin zenezke (honetarako, formulario bat bete behar duzu), SEPEk jasoko luke eta tramitatuko lizuke. Daturik osatu edo dokumentaziorik behar izanez gero, SEPEko langile bat jarriko litzateke zurekin kontaktuan, posta elektronikoz edo telefonoz.

Aurre-eskaera egiteko formularioa HEMENTXE daukazu. Joan pausoak jarraitzen eta gogoratu oso garrantzitsua dela egiaztagiria ondo gordetzea, horrek frogatuko baitu aurre-eskaera eginda daukazula, badaezpada.

• Eskaera online: erregistro elektronikoaren bitartez egin daiteke (SEPEren orrialdearen egoitza elektronikotik). Baina, honetarako, identifikazio digitala beharrezkoa da: ziurtagiri digitala, cl@ave sistema edo NAN elektronikoa.

Honela egin nahi izanez gero, HEMENTXE daukazu sarbidea. Eta hemendik jaitsi zenezake bete behar duzun eskaera-orria PDF formatuan.