Edoskitzeagatiko baimena

Umeak 9 hilabete bete arte, egunean ordubete libre hartzeko eskubidea daukagu. Hau hiru modutan egin daiteke: — Egunean ordubete libre hartu, segidan edo ordu erdiko tarte bitan.— Jardunaldia murriztu: ordu erdiz sarreran edo irteeran— Jardunaldi osoetan metatu ADI! Sektore publikoko baldintzak hobeak dira: umeak 12 hilabete bete arte egin dezakegu eta, gainera, jardunaldia murriztea aukeratzen […]

Read more
Adin txikikoaren jaiotza eta zaintza (gurasotasun baimena)

gurasotasun baimena berriki luzatu da: 16 aste izatetik 19 aste izatera pasatu da eta, hauetatik guztietatik, aste bi umeak 8 urte bete arte har daitezke. ADI! Aste bi hauek disfrutatu ahal izateko, umea 2024ko abuztuaren 2tik aurrera jaio behar izan da. Baimen ordaindua da eta kasu guztietan eskatu ahal da: sektore pribatuko edo publikoko langileek, […]

Read more
8 asteko baimen EZ ordaindua gurasoentzat

Gurasoek 8 asteko baimena har dezakete seme-alaben zaintzarako, umeak 8 urte bete artean, segidan edo zatika, jardunaldi osoz edo partzialaz. Baina, kontuz, baimen EZ ordaindua da. ADI! Ez nahastu baimen hau eta jaiotzagatiko baimena (gurasotasun baimena, alegia). Azken hau berriki 16 astetik 19 astera luzatu da eta aste horietako bi umeak 8 urte bete arte […]

Read more
Lan baimenak hauteskunde egunean

Hauteskunde egunean lan egitea tokatzen bazaigu, hainbat baimen har ditzakegu, parte hartzea errazteko: Hauteskunderik hauteskunde, Nafarroako eta EAEko gobernuek baimen hauek zehazten dituen Agindua edo Ebazpena argitaratzen dute (oraingo honetan Nafarroakoa astelehenera arte ez dugu ezagutu 🤷🏻‍♀). Edozelan, normalean ez da askorik aldatzen, nahiko “kopiapega” izaten dira eta. Guztiak dira ordaindutako baimenak (ezin digute murriztu […]

Read more
Senideen ospitaleratzeagatiko baimen ordaindua

Senideen gaixotasun edo ospitaleratzeagatiko baimen honetan erreparatuko dugu gaur. Izan ere, jadanik kontatu dizuegunez, baimen hau hobetu da. Egun 2 izatetik, 5 egun izatera pasatu da eta, honetaz gain, orain balizko kasu gehiago hartzen dira barne, hala nola, etxe berean bizi den beste edozein pertsonaren zaintza, senidea izan ala ez izan. Baina, jakina, praktikan zalantza […]

Read more
Egun libreak edota baimen ordainduak

Legeak hainbat baimen ordaindu aitortzen ditu. Hauen bitartez, langileek denbora zehatz batez lanera huts egin dezakete, soldatarik galdu gabe, beti ere justifikatutako arrazoiren batengatik eta beti ere enpresari aldez aurretik abisatuta. Ekainaren 30ean 5/2023 Lege-Dekretua hasi zen indarrean. Dekretu honek, bestelako neurri askoren artean, berritasunak ekarri ditu kontziliazio arloan. Izan ere, atal oso bat familia […]

Read more