Zer da finikitoa edo kitatze-agiria?

Lan harremana amaitzen denean (arrazoia edozein dela ere), enpresak langileari zenbait kantitate zor dizkio. Orduan, enpresak proposamen bat egin behar du idatziz eta bertan azaldu zeintzuk diren ordaintzeko falta dituen zenbatekoak. Horixe da finikitoa edo kitatze-agiria. Erraza dirudien honek, praktikan, hainbat buruhauste ematen ditu. Jakin beharreko punturik inportanteenak azaldu dizkizuegu: Horra hor artikulua:

Read more
Kaleratze motak

Kaleratzeak modu bitan sailkatzen dira. ➡️ Alde batetik, enpresaren ikuspegitik, kaleratzeak honelakoak izan daitezke: Kaleratze objektiboa ohikoena da. Enpresak arrazoi ekonomikoren bat alegatzen du langilea botatzeko. Edozelan, diziplinazkoa ere sarritan aplikatzen dute, langilea kalte-ordainik gabe botatzen ahalegintzeko. ➡️ Baina guk ez dugu zertan onartu. Honela, edozein kaleratze inpugnatzen dugunean, kaleratze hori izan daiteke: Bidezkoak badira, […]

Read more
Kaleratzeak eta kalte-ordainak

Enpresak (edo enplegatzaileak, etxeko langileen kasuan) kaleratzen gaituenean, kasu gehienetan kalte-ordaina jasotzeko eskubidea daukagu. Gure artikulu honetan jakin behar den guztia azaldurik ekarri dizuegu, modu erraz-erraz batean: kalte-ordaina eta finikitoa (ez nahastu, mesedez), kaleratze mota bakoitzaren nondik-norakoak eta dagokien kalte-ordaina, zelan kalkulatzen den… Erregimen orokorreko langileen egoera ez ezik, etxeko langileena ere islatu dugu, aurrerapausoren […]

Read more
Zer egin FOGASAren (soldatak bermatzeko funtsaren) ordainketak eskatzeko?

FOGASA “fondo de garantía salarial” delakoaren akronimoa da. Enpresak kaudimenik ez daukala adierazten duenean edo hartzekodun konkurtsoan dagoenean, soldatak bermatzeko funts hau erabiltzen da. Langileak ezer kobratu gabe gera ez daitezen balio du. Hala ere, enpresak zor dizuna zor dizula ere, FOGASAk muga batzuk ezartzen ditu. Honela, zenbait kasutan, langileek jasotzen dutena dagokien baino diru […]

Read more
Zer da kaleratze baliogabea?

Kaleratze motak aztertzean, sailkapen nagusi bi egin behar dira. Alde batetik, kaleratzea enpresaren alde bakarreko erabakia den heinean, beronek ematen dituen arrazoien arabera sailkatzen dira. Hauen artean, diziplinazko kaleratzea, kaleratze objektiboa eta kaleratze kolektiboa dauzkagu. Bestetik, langileak erabaki hau inpugnatzen duenean, epaitegien erabakiaren arabera, kaleratzea bidezkoa, bidegabea ala baliogabea izan daiteke. Hemen azken honetaz aritu […]

Read more
Aldi baterako kontratuak eta kalte-ordainak

2021eko abenduko lan erreformaren ostean, aldi baterako kontratuak erabiltzeko aukerak murriztu ziren. Lehen gehien erabiltzen zen aldi baterako kontratu mota (obra edo zerbitzu kontratua, alegia) desagertu egin zen eta modalitate bi baino ez ziren gelditu: • Ekoizpenaren gorabeherengatiko behin-behineko kontratuak• Ordezkapen kontratuak Kontratu mota bi hauen ingurukoak kontatzeaz gain, ze nolako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea daukagun […]

Read more
Enpresen tranparik ohikoenak kaleratzeetan

Enpresak, askotan, kaleratze prozesuetan, langilea engainatzen ahalegintzen dira. Tranpa hauek delitu izatera ere hel daitezke. Betiko moduan, zenbaitek uste dute eurentzat dena dela zilegi. Bilatzen dutena, jakina, dagokiena baino gutxiago ordaintzea izaten da. Honetarako, hainbat tranpa erabiltzen dituzte, kaleratzea inpugnatzeko epea pasa dakigun edo inpugnazioa bera ekiditeko. Denetarik aurkituko duzue: okerreko datak, epeak pasa daitezen; […]

Read more
Kaleratze gutuna

Gaur dakarkizuegun gaia kaleratze gutuna da. Kaleratze gutunak berebiziko garrantzia dauka kaleratze prozesuetan. Izan ere, enpresak ez badigu dokumentu hau ematen edo ez badu behar bezala osatzen, hau da, gutunak ez badu hainbat betebehar formal jasotzen, honek kaleratzea bidegabetzat jotzea ekar lezake. Gure artikuluan, kaleratze gutunak jaso behar dituenak azaltzeaz gain, hainbat gomendio ere eman […]

Read more
Zer da diziplinazko kaleratzea?

Gaur dakarkizuegun gaiak ez dauka zerikusirik lan erreformarekin (izan ere, kaleratzeei dagokienez ez da puntu bat bera ere ikutu). Hala ere, aspalditik ekarri nahi genizuen kaleratze mota hau. Enpresa askok, langileren bat kaleratu nahi dutenean, diziplinazko kaleratzea aplikatzen dute, edozein aitzakia edo gezur erabilita. Arrazoia? Honela ez dutelako kalte-ordainik pagatu behar. 😬 Artikulu honetan kaleratze […]

Read more
Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina

Zenbait lanetan esku-diruarekin ibili behar izaten gara, ordainketak egiteko edo bezeroei kobratzeko. Honelakoetan, baliteke okerrak suertatzea edo dirua galtzea. Langile batzuek dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina (gaztelerazko “quebranto de moneda”) plusa edo osagarria jasotzen dute, kutxaren balizko deskoadrei aurre egiteko. Artikulu berri honetan osagarri honen inguruko guztia kontatu dizuegu: nori eragiten dion; soldatatik kanpoko osagarria dela eta […]

Read more