Langabezia prestazioan ere hainbat aldaketa egon dira:

• Alde batetik, PPk, 2012ko erreformaren bitartez, 6. hilabetetik aurrera jasotzen den portzentajea %60tik %50era jaitsi zuen. Hau lehengoratu egin da eta berriro hasiko da %60 jasotzen.
(Badirudi Madrilgo Gobernuaren estrategia politiko-komunikatiboa erreformaren puntu gutxi batzuk tantaka deuseztatzen joatea dela 😬).

• Bestetik, gutxieneko eta gehieneko mugak ere aldatu dira, IPREM adierazlearen igoerarekin batera.

Gure artikuluan langabezia prestazioaz jakin beharreko guztia aurkituko duzue eta, horretaz gain, prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko simuladore bat ere bai.