Subsidio honek berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, erretiro-adina bete arte jaso daiteke eta Gizarte Segurantzan kotizatzen duen subsidio bakarra da.
15 urte izan behar dituzu kotizatuta, oro har, eta, honetaz gain, 6 urte kotizatu behar izan duzu langabeziarako (Kontuz, bereziki, etxeko langileak -oraintsu arte ezin izan baitute langabeziagatik kotizatu- eta autonomo moduan ibili izan direnak).
IPREM indizearen igoerak hainbat diru-laguntzari eragin die. Hauen artean, langabezia subsidioak daude. Kasu honetan IPREMaren %80 jasotzen denez, 2023rako zenbatekoa 480 eurotan dago.
Informazio guztia gure artikuluan: