Etxeko langileak: jardunaldia, ordutegia, atsedenaldiak

Artikulu honetan etxeko langileen jardunaldiaz jakin beharreko punturik nagusienak aurkituko dituzue:– Gehienezko jardunaldia.– Lan efektiboko orduak eta ordu presentzialak– Aparteko orduak– Eguneko zein asteko atsedenaldiak– Otordurako ordu libreak– Jaiak eta baimenak– … Langileok aitorturik dauzkagun eskubideak ezagutzea garrantzia handikoa da. Edozelan, ezin da ukatu etxeko lanaren errealitatea bereziki latza dela eta, praktikan, gehien-gehienetan, urratuak izaten […]

Read more
Mobbing-a edo laneko jazarpen morala

Mobbing-a pairatu ahal dugun eraso, bortxa eta jazarpen psikologikoko egoera da. Indarkeria modu hauek umiliazioak, presioak, intimidazioa, mespretxuak… izan daitezke. Langileak behin eta berriz eta denbora luzez jasaten ditu eta lankideen, arduradunen edo enpresaren beraren aldetik etor daitezke. Artikuluan, mobbing-a zertan datzan azaltzeaz gain, ez denez erraza jakitea pairatzen ari ote garen ala ez, sarritan […]

Read more
Arriskua haurdunaldian

Lanpostuak hainbat arrisku ekarri ahal dizkigu haurdun gaudenean. Honelakoetan, enpresak, lehenengo eta behin, lanpostua egokitu beharko luke, arriskua ezabatzeko. Hori ezinezkoa balitz, beste lanpostu batera mugitu beharko gintuzke. Eta hau ere posible ez balitz, kontratua eten eta prestazioa eska genezake. Prestazio hau inoren konturako langileek (etxeko langileak barne, jakina) zein euren konturako langileek (langile autonomoek) […]

Read more
Gizarte Segurantzaren jakinarazpen telematikoak (2026ko irailetik aurrera)

ADI! Gizarte Segurantzak, irailetik aurrera, hainbat jakinarazpen paperean bidaltzeari utziko dio eta internet bitartez baino ez du egingo; hau da, Gizarte Segurantzak ez dizkigu gutun bitartez jakinaraziko eta egoitza elektronikoan kontsultatu beharko ditugu. Gure artikuluan kontatu dizuegu zeintzuk komunikazio diren hauek, zenbateko epea daukagun begiratzeko eta, behar izanez gero, erantzuteko edo alegazioak egiteko eta, batez […]

Read more
Salaketak Lan Ikuskaritzan

Susmatzen baduzu enpresaren batek jokabide ilegalak dituela bere langileekiko, hau da, lan eskubideak urratzen dituela, Lan Ikuskaritzan salatu ahal duzu. Ez da beharrezkoa hango langilea izatea, edozein herritarrek eman ahal dio -eman beharko lioke- administrazioari horren berri. Artikulu honetan Lan Ikuskaritzaz jakin beharrekoak azaldu dizkizuegu: Salaketak jartzeko moduak ere aurkituko dituzue: aurrez aurre, posta arruntaz […]

Read more
Zer da Langileen Estatutua?

Ikusi duzuenez, Bizilanen Langileen Estatutua etengabean aipatzen dugu. Izan ere, Estatutuak gutxienekoak ezartzen ditu, nahiz eta hitzarmenak hauetako batzuk hobetu ahal dituen. Horrexegatik, Langileen Estatutua bera ekarri dizuet oraingo honetan: zer den, nori aplikatzen zaion, nori ez, hitzarmen kolektiboarekiko harremana… Eta oso erabilgarria izan dakizuekeen zerbait: Estatutuko artikulu guztiak zerrendaturik, begirada soil batez jakin dezazuen […]

Read more
Zer egin okerreko hitzarmena aplikatzen badizute?

Hitzarmena zertan datzan azaldurik eta hitzarmenen zerrenda zein bilatzailea dauzkazuela, garrantzitsua da jakitea zer egin daitekeen okerreko hitzarmena aplikatzen badizute. Beste sektore bateko edo beste eremu geografiko bateko hitzarmena aplikatzen badizute, seguruenena da dagozkizun baino baldintza txarragoetan egotea eta soldata baxuagoa jasotzea. Zenbaitetan, enpresaren aldetik edozer entzutera hel gaitezke, adibidez: Enpresa honetan ez daukagu hitzarmenik, […]

Read more
Zer da hitzarmen kolektiboa?

Hitzarmen kolektiboak lan baldintzak jasotzen ditu: soldata, jardunaldia, oporrak, atsedenaldiak, eszedentziak, baimenak… Hala ere, enpresak, askotan, baldintza kaskarrago batzuk ezartzen ahalegiten dira (jardunaldi luzeagoak, aparteko ordu ez ordainduak, plusik ez aplikatzea, txanda aldaketak…). Langileek euren lan baldintzez daukaten ezjakintasunaz aprobetxatzen dira maiz. Horregatik, arras garrantzitsua da jakitea zein den dagokigun hitzarmena eta zer ezartzen den […]

Read more
Erregularizazio prozesua (2026)

Gurean bizi diren lagun migranteen egoera administratiboa erregularizatzeko aparteko prozedura da. Baldintzak betetzen badira eta, hortaz, eskaera onartu eta baiezkoa ematen bazaio, erresidentzia baimena jasoko da. Baimen honek urtebete iraungo du eta lan egitea ahalbidetuko du. Eskaerak 2026ko ekainaren 30era arte egin daitezke. Betiko moduan, edonon aurkitu ahal duzuen informaziotik harago, kontu erabilgarriak eta lotura […]

Read more
Enplegua sustatzeko osagarria (subsidioarekin)

Langabezia kobratzen ari bazara (prestazioa edo subsidioa) eta lanean hasten bazara, posible da biak bateratzea. Kasu honetan, langabezia enplegua sustatzeko osagarri moduan jasoko zenuke. Artikulu honetan azalduko dugu zer gertatzen den langabeziagatiko subsidioa jasotzen ari zarenean. Bestetik, prestazioa jasotzen ari bazara, beste artikulu honetan jakin beharreko guztia kontatu dizugu. Enplegua sustatzeko osagarria, gehienez, 180 egunez […]

Read more