Maskarak lanean, noiz? Ministerioaren gida

Apirilaren 20an BOEn argitaratu zenez, egun horretan bertan indargabetu zen maskarak barnealdeetan edo toki itxietan erabiltzeko derrigortasuna, osasun zentroetan, zentro soziosonitarioetan eta garraio kolektiboan izan ezik. Baina, zer gertatzen da beste lan eremuetan? Publikoa edo kontsumitzaileak edo erabiltzaileak establezimendura maskara barik sartzen badira, hala ere, langileek jantzi beharko dute? Bada, hau guztia prebentzio zerbitzuen esku […]

Read more
Sektore publikoko egonkortze prozesuak: askoz galde-erantzun gehiago!

Aurrekoan komentatu genizuenez, egonkortze prozesu hauek hainbat eta hainbat zalantza sortzen ari dira. Hori dela eta, atal berezi bat sortu genuen galdera ohikoenak argitzearren. Bada, galdera gehiago gehitu ditugu EPEen, irtengo diren plazen, hautapen prozesuen eta abar luze baten inguruan. 👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO Eta gogoratu, Legearen nondik-norakoak beste artikulu honetan ere kontsulta ditzakezue, ikuspegi zabala […]

Read more
Sektore publikoko egonkortze prozesuak: GALDE-ERANTZUNAK

Aurreko artikuluan sektore publikoan egin behar diren egonkortze prozesuak arautzen dituen legearen nondik-norakoak azaldu genizkizuen. Denarekin ere, milaka zalantza sortzen ari dira. Horregatik, galdera ohikoenak identifikatu eta argitzen ahalegindu gara, galde-erantzunen estilo errazean. Eta, hala ere, oraindik dudaren edo kezkaren bat izango bazenute, FORMULARIO bat ere topatuko duzue orrialde amaieran. Bete ezazue eta zuen zalantza […]

Read more
Sektore publikoko behin-behinekotasuna murrizteko Madrilgo Legea (20/2021 Legea)

Hego Euskal Herrian behin-behinekotasun tasarik altuena daukagu, Estatu osoko tasarik altuena, bai, baina baita Europa osokoa ere. Gai hau Europako Justizia Auzitegi Gorenera heldu zen, bere momentuan kontatu genizuen bezala. Gure artikulu berri honetan kontatu dizuegu azken moldaketek (uztaileko dekretua barne) zelako aldaketak eragin dituzten Enplegatu Publikoen Estatutuan. Eta, horretaz gain, 20/2021 Legeak ekarri duen […]

Read more
Negoziazio kolektiboa 2022ko erreformaren ostean

Gai garrantzitsu hau falta genuen lantzeko eta, bueno, luzetxo jo du. Baina ez pentsa hau azken erreformak egin dituen aldaketengatik izan denik, e? Azken finean, ikutu txiki bi baino ez dira izan. Hori bai, askotan gure metafarfulloa erabiltzen dugu mundu guztia lan kontuetan aritua bailitzan eta, horregatik, hainbat kontzeptu azaldu behar genituela pentsatu dugu, hala […]

Read more
Aldizkako langile finkoak: 52 urtetik gorakoentzako subsidioa

Aurrekoan kontatu genizuen bezala, badirudi aldizkako kontratu finkoak behin-behinekotasunaren zaku berria izango direla hemendik aurrera. Lan erreformaren dekretuak ohartarazi zuenez, Gizarte Segurantzaren Legean behar besteko moldaketak egin behar ziren aldizkako langile finkoek langabezia subsidioak baldintza berdinetan eta eskubide berdinekin eskura ditzaten. Bada, aldaketa hauek 3/2022 Dekretuak egin ditu. Moldaketa hau egin arte, aldizkako finkoek langabezia […]

Read more
Aldi baterako espedienteak erreformaren ostean eta RED mekanismoa

Izurrite bitartean erabili den bitarteko hau ere aldatu du lan erreformak. Arrazoi ekonomikoengatiko zein ezinbesteko kausengatiko espedienteak moldatzeaz gain, RED mekanismoa ere sortu da. Azken mekanismo hau krisi ekonomiko orokorretarako edo sektore zehatz bat krisian sartzen denerako pentsaturik dago. Artikuluan hiru espediente mota hauen ingurukoak aletu dizkizuegu eta, honetaz gain, azaldu dugu zelan osatu behar […]

Read more
Aldi baterako kontratazioa 2022ko erreformaren ostean

Hau erreformako neurri izarretako bat izan da, harik eta jende askok pentsatu aldi baterakotasunarekin amaituko dela. Gure artikuluan zer egin den -eta zer ez- aztertu eta, marketing atzean, gauzak berdin antzera uzteko txaplatak baino ez direla ondorioztatu dugu. Aldi baterako kontratu mota bakoitza xehatu dugu:• Obra eta zerbitzu kontratuen desagerpena• Ekoizpenaren gorabeherengatiko aldi baterako kontratua– […]

Read more
Praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratua

Aurrekoan azaldu bezala, prestakuntza kontratuak berriztu dira azken lan erreformarekin. Bigarren hau falta genuen azaltzeko, baina. Lehengo praktika kontratua “praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratu” bihurtu da. Zenbait hobekuntza egin dira, batez ere soldatari dagokionez, eta iraupena urtebetera mugatu da. Hala ere, beste prestakuntza kontratuarekin gertatu bezala, enpresen gaineko kontrolaz ez da ezer berririk ezarri. Gogoratu […]

Read more
Zer da diziplinazko kaleratzea?

Gaur dakarkizuegun gaiak ez dauka zerikusirik lan erreformarekin (izan ere, kaleratzeei dagokienez ez da puntu bat bera ere ikutu). Hala ere, aspalditik ekarri nahi genizuen kaleratze mota hau. Enpresa askok, langileren bat kaleratu nahi dutenean, diziplinazko kaleratzea aplikatzen dute, edozein aitzakia edo gezur erabilita. Arrazoia? Honela ez dutelako kalte-ordainik pagatu behar. 😬 Artikulu honetan kaleratze […]

Read more