Kotizazio hutsarteak

Bizi laboralean zehar kotizatu barik egondako epealdiei “kotizazio hutsarte” deitzen zaie. Kotizatu ez badugu ere, pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko momentuan kontuan hartzen dira eta, zelanbait esateko, kotizazio falta hori osatu egiten da “gezurrezko” gutxieneko kotizazio batzuekin. Gure artikuluan hori guztia azaldu dizuegu eta, horretaz gain, azken pentsio erreformak, genero arrakala dela eta, sartu dituen hobekuntzak […]

Read more
Gazteon lan eskubideen gida

Berebiziko garrantzia dauka gazteek euren eskubideen jabe izatea lan merkatura sartzerakoan. Gazteria kolektibo bereziki prekarizatua da. Enpresek, esperientziarik eza aitzakiatzat, esku lan merke moduan erabiltzen dituzte eta, hala, praktika kontratu amaigabeetan kateatu, bekadun edo autonomo faltsu moduan lan egitera behartu eta hamaika amarru erabiltzen dituzte euren lan eskubideak urratzeko. Kontratu askoz prekarioagoak asmatzen dira gazteentzat […]

Read more
Aldi baterako kontratuak eta kalte-ordainak

2021eko abenduko lan erreformaren ostean, aldi baterako kontratuak erabiltzeko aukerak murriztu ziren. Lehen gehien erabiltzen zen aldi baterako kontratu mota (obra edo zerbitzu kontratua, alegia) desagertu egin zen eta modalitate bi baino ez ziren gelditu: • Ekoizpenaren gorabeherengatiko behin-behineko kontratuak• Ordezkapen kontratuak Kontratu mota bi hauen ingurukoak kontatzeaz gain, ze nolako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea daukagun […]

Read more
Gehienezko kotizazio oinarrien igoera eta elkartasun kuota

Badakizuenez, kotizazio oinarriak mugatuta daude, goitik eta behetik. Hau da, gutxieneko eta gehienezko kotizazio oinarriak daude eta hauek urtero ezartzen dira legez kategoria profesional ezberdinetarako. Gehienezko kotizazio oinarria egoteak esan nahi du ez dela muga horretatik gora kotizatzen, nahiz eta soldata altuagoa izan. Luze hitz egin da kotizazio oinarriak “destopatzeaz”. Hala ere, azken pentsio erreforman […]

Read more
Ikasleen praktikak eta kotizazioak Gizarte Segurantzan

Pentsioen erreformaren dekretuak hainbat berritasun ekarri zituen kotizazioei begira. Horietako bat ikasleek egiten dituzten praktiken ingurukoa da. 2023ko urriaren 1etik ikasle hauek Gizarte Segurantzan alta emanda egon beharko dira eta kotizatu beharko dute. Praktika mota ezberdinak gainetik azaldu ditugu, laster batean Bekadunaren Estatutua argitaratu behar da eta horrek hainbat aldaketa ekarriko baititu. Horretaz gain, praktiketan […]

Read more
Autonomoen kotizazio sistema berria

Kotizazioekin jarraiki, aurtengo berritasun nabarmenetako bat autonomoen erregimenari dagokio. Izan ere, iaz sistema osoa aldatu egin zen 13/2022 Lege Dekretuaren bitartez, eta, hemendik aurrera, benetako irabaziengatik kotizatu beharko da. Bere momentuan gure artikulu honetan azaldu genizkizuen lege berriak ekarri dituen aldaketa nagusi guztiak. Edozelan, hemen daukazue berriro, egin dizkiogun eguneraketa txiki batzuekin:

Read more
Errenta bermatua (Nafarroa)

Aurrekoan EAEko diru-sarrerak bermatzeko errenta ekarri genizuen bezala, oraingo honetan Nafarroako errenta bermatuaren inguruko artikulua guztiz eguneraturik dakarkizuegu. Badakizuenez, prestazio osagarria da. Hortaz, eska daiteke batere diru-sarrerarik ez daukazunean, baina baita zure diru-sarrerak baxuak direnean ere. Informazio askoz gehiago aurkitu ahal izango duzue orain: 2023rako zenbateko berriak (%8.8ko igoera izan dute eta) Bete beharreko baldintzak. […]

Read more
Seme-alaben jaiotza edo adopzioagatiko laguntzak (EAE)

Atzo argitaratu zen dekretua eta gaur, martxoaren 1ean, hasi da eskaerak egiteko epea. Egia esan, ez da hau laguntza berria, baizik eta aurrekoaren moldaketa. Zenbatekoak handitu dira eta, urteka barik, hilabeteka kobratuko da. 200€ izango dira, 0-3 urte artean (100€ 3-7 urte artean, baldin eta hirugarren umea bada). Beste aldaketa bat: mundu guztiak zenbateko berbera […]

Read more
Zer egin 200 euroko dirulaguntza eskatzeko?

Diru-sarrera baxuak dituzten herritarrei (edo, hobeto esanda, familiei) bideratutako 200 euroko dirulaguntza hau ez da berria; aitzitik, iaz ere bazegoen martxan. Hala ere, hainbat kontu aldatu dira: diru-sarreren maila (14.000€tik 27.000€ra altxatu da), familia unitatean sartzen diren kideak, baita balizko jasotzaileak ere (laguntza berri hau ezin izango dute eskatu langabezia prestazio edo subsidiorik jaso ez […]

Read more
Baja parteak administrazioak komunikatuko ditu zuzenean

2023ko apiriletik aurrera ez da beharrezkoa izango baja parteak enpresari ematea. Hau da, langileok ez dizkiogu enpresari ez baja, ez berrespen, ez alta parteak paperean aurkeztu beharko, administrazioak telematikoki eta zuzenean egingo du eta. 2023ko urtarrilean hainbat moldaketa egin dira, hilaren 5ean BOEn argitaratutako 1060/2022 Dekretuaren bitartez. Gogoratu dugu zeintzuk diren baja motak, iraupenaren arabera, […]

Read more