Zer da IPREM?

Urtero bezala, aurrekontuek hainbat berritasun ekartzen dituzte eurekin batera. Momentuz, pentsioen ingurukoak ikusi baditugu ere, beste asko falta dira. Horietako bat IPREM da. IPREM, ondorio anitzen errenta adierazle publikoaren gaztelerazko siglak dira (indicador público de renta de efectos múltiples). Laguntza eta prestazio sozialak, kalkulatzeko Estatuan erabiltzen den adierazlea da. Honela, langabezia subsidioak, etxebizitzarako laguntzak edota […]

Read more
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (“RGI”) – EAE

2022ko abenduaren 29an argitaratu da Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta moldatzen duen lege berria. Legea argitaratu eta hiru hilabetera hasiko da indarrean. Beraz, gure artikuluan kontatzen dizkizuegun guztiak martxoaren 29tik aurrera izango dira. Hala ere, lehen hiruhilekoari dagozkion zenbatekoak eta beste zenbait kontu ere ekarri dizkizuegu. Hainbat aldaketa izango dira eta horietako gehienak azaldu dizkizuegu. Aipamen berezia […]

Read more
Enpresen tranparik ohikoenak kaleratzeetan

Enpresak, askotan, kaleratze prozesuetan, langilea engainatzen ahalegintzen dira. Tranpa hauek delitu izatera ere hel daitezke. Betiko moduan, zenbaitek uste dute eurentzat dena dela zilegi. Bilatzen dutena, jakina, dagokiena baino gutxiago ordaintzea izaten da. Honetarako, hainbat tranpa erabiltzen dituzte, kaleratzea inpugnatzeko epea pasa dakigun edo inpugnazioa bera ekiditeko. Denetarik aurkituko duzue: okerreko datak, epeak pasa daitezen; […]

Read more
Kaleratze gutuna

Gaur dakarkizuegun gaia kaleratze gutuna da. Kaleratze gutunak berebiziko garrantzia dauka kaleratze prozesuetan. Izan ere, enpresak ez badigu dokumentu hau ematen edo ez badu behar bezala osatzen, hau da, gutunak ez badu hainbat betebehar formal jasotzen, honek kaleratzea bidegabetzat jotzea ekar lezake. Gure artikuluan, kaleratze gutunak jaso behar dituenak azaltzeaz gain, hainbat gomendio ere eman […]

Read more
Zer da errelebo kontratua?

Gaur dakarkizuegun gaia errelebo kontratua da. Interesgarria erretiro partziala eskatu ahal dutenentzat eta, jakina, langile horiek ordezkatzera sartuko direnentzat ere bai. Izan ere, enpresa batean langile batek erretiro partziala hartzen duenean, langile honek bere jardunaldia murriztuko du eta, tarte batez, soldata eta pentsioa batera jasoko ditu (lanean ematen duen jardunaldi portzentajearen arabera). Zenbait kasutan enpresak […]

Read more
Zer da langileen lagapen ilegala?

Lehengo egunean Bizilankide batek gai hau jorratzeko proposatu zigun eta, zelan ez? Esan eta egin! Enpresa batek ezin ditu langileak kontratatu eta beste enpresa bati pasatu, besterik gabe, bertan lan egin dezaten. Hori ABLE edo aldi baterako lan enpresek baino ezin dute egin. Hala ere, benetan ohiko bihurtu da fenomeno hau, zerbitzu anitzeko enpresen, kontraten […]

Read more
Kuota murriztua (tarifa laua)

Autonomoen erregimenean egindako aldaketa guztiekin amaitzeko, gaur kuota murriztua dakarkizuegu (orain arte tarifa lautzat ezagutu izan dugun hobaria). 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hau ere aldatuko da: Kuota murriztua 80 eurokoa izango da eta urtebete iraungo du. Lehen urte hori pasaturik, 80 euroko kuota ordaintzen jarraitu ahal izango da beste urtebetez, baldin eta urteko diru-sarrera garbiak […]

Read more
Jarduera amaieragatiko prestazioa (autonomoen “langabezia”)

Autonomoen erregimenean egin diren azken aldaketen artean, jarduera amaieragatiko prestazioa ere moldatu da. Honela, besteak beste, jarduera amaieragatiko prestazioa eskatu ahal izateko kasu berri bi txertatu ditu azken Dekretuak (2023ko urtarriletik aurrera indarrean hasiko direnak). Prestazioaz jakin beharreko guztia azaldu dizuegu: ze kasutan eska daitekeen; prestazioaren iraupena eta zenbatekoa; ze dokumentazio atxiki behar den; ze […]

Read more
Sexu askatasuna bermatzeko legea: lan arloko neurriak

“Baietza baino ez da baietz” moduan ezagutua izan den lege honek lan mundura ere hainbat neurri ekarri ditu eta zenbait araudi moldatu. Laburbilduz, sexu indarkeriaren biktimak genero indarkeriaren biktimekin parekatu ditu. Beraz, neurri gehienak honezkero bazeuden onartuta (berritasunen bat salbu: lanera huts egiteagatik ez dela soldatatik ezer deskontatuko, adibidez). Hori dela eta, aprobetxatu dugu errepasoa […]

Read more
Etxeko langileen eskubideen (balizko) parekatzea: 16/2022 Lege Dekretua

Irailaren 8an argitaratu zen 16/2022 Lege Dekretua dakarkizuegu kurtsoari ekiten hasteko. Jadanik entzun duzuen bezala, etxeko langileen baldintzetan hainbat aldaketa izan dira: langabezia prestazioaz, “desisitimiento” delako kaleratze figuraz, kotizazioez… Egia da hainbat puntutan langile hauen egoera hobetu dela, baina ez ginateke gu izango, Ministeriotik erosi den guztia prezio berean salduko bagenizue. Artikulu berri honetan Lege […]

Read more