Aldi baterako kontratuak eta kalte-ordainak

Aldi baterako kontratua amaitzen denean, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea daukagu. Gure artikulu berri honetan horren nondik-norakoak eta zelan kalkulatu azaldu dizuegu. Horretaz gain, kaleratzeagatiko kalte-ordainetatik ere egin dugu errepaso bat, kaleratze bidegabeak barne. A! Eta ez ahaztu, kalteordainak kalteordain, edozein kasutan, finikitoa ere jasotzeko eskubidea daukagula. IRAKURRI GEHIAGO

Read more
Zer dira jardunaldi partzialetako ordu osagarriak?

📌 ZER DIRA JARDUNALDI PARTZIALETAKO ORDU OSAGARRIAK? Jardunaldi partzialaz aritzen diren langileek kontratuak ezartzen dituen baino ordu gehiago egin ahal dituzte. Ordu osagarriak deitzen zaie honelakoei. Ordu osagarrien erabileraren erruz, hainbat eta hainbat lagunek jardunaldi osoak edo ia osoak betetzen dituzte, nahiz eta jardunaldi partzialaz kontrataturik egon. Artikulu honetan kontatuko dizuegu legeak berak baimentzen duela […]

Read more
Guraso bakarreko familien kontziliazioa errazteko diru-laguntzak (Nafarroa)

Ekainaren 4ean beste diru-laguntza hau argitaratu da BONen. Guraso bakarreko familiei begirakoa da, baina ez dirudi kontziliazioan laguntzeko balio handirik daukatenik. Izan ere, diru-laguntza puntualak dira, ordainketa bakarrekoak. Zenbatekoa 800€ edo 500€ izango dira, familiaren errenta per capitaren arabera. Hortaz, gasturen bati aurre egiteko, agian, bai; baina lana eta familia bateragarriak egiteko, argi eta garbi, […]

Read more
Zer da “desistimiento” izenekoa? (etxeko langileak)

Etxeko langileek edozein langilek dauzkan eskubide berberak dauzkate, hala jasotzen da paper gainean, behintzat, zeren eta, praktikan, etxeko lanaren erregimen bereziak lan harreman askoz prekarioago eta eskubide gutxiagokoak ezartzen baititu. “Berezitasun” hauetako bat desistimiento izeneko figura da; hau da, enpleatzaileak daukan ahalmena kontratua, edozein momentutan eta arrazorik eman beharrik gabe, bertan behera uzteko. Artikulu honetan […]

Read more
Zer egin enpresak ez badizu soldata ordaintzen? (kontratua bertan behera uzteko eskaera)

Langileak lan harremana bere erabakiz amaitzen duenean, borondatezko bajatzat hartzen da, hainbat ondoriorekin. Borondatezko bajak esan nahi du ez dela kalteordainik egongo eta, gainera, horren ostean, ezin izango dugula langabezia prestazioa segidan eskatu. Prestazioa eskatu ahal izateko, “langabezia egoera legalean” egon behar gara, eta ez da horrela jotzen geuk erabakitzen dugunean enplegua uztea. Hala ere, […]

Read more
Seme-alabengatiko diru-laguntzak (EAE)

Egia da beste laguntza batzuk ere badaudela jaiotzagatik (edo adopzioagatik) edo seme-alabak kargupean izateagatik. Apurka joango gara lantzen eta gure webgunean txertatzen. Momentuz, EAEko hauek badauzkazue: 👉🏼Seme-alabak kargupean izateagatik 👉🏼Erditze edo adopzio anizkoitzagatik 👉🏼Nazioarteko adopzioengatik IRAKURRI GEHIAGO

Read more
Bizitzeko gutxieneko errenta

Ekainaren 1ean Bizitzeko gutxieneko errentaren nondik-norakoak BOEn argitaratu dira. Edozelan, dakizuenez, Hego Euskal Herrian badauzkagu halako errenta bi: Diru-sarrerak bermatzeko errenta EAEn, eta Errenta bermatua Nafarroan. Hala ere, interesa helarazi diguzuenez, badaukazue prestazio berri honen inguruko informazioa zabal azalduta. Hala ere, ez zenbatekoengatik, ez baldintzengatik, honek ez digu aukera askoz zabalagorik ekarriko; aitzitik, bikoizketa honek […]

Read more
Nora jo baja arrunta laneko bajatzat aitortua izan dadin? Kontingentzien zehaztapena

Askotan, laneko istripu edo gaixotasun bat daukagunean, hau ez da horrela aitortzen. Hau da, bere jatorria lan gertakizun edo kontingentzietan baino, gertakizun arruntetan sailkatzen da. Horrelako kasuetan, lan gertakizun moduan aitortua izatea nahi badugu, kontingentzien zehaztapenerako erreklamazio prozedurari ekin behar zaio (“procedimiento de determinación de contingencias”). Prozedura administratiboa da. Hala ere, aldeko ebazpenik lortu ezean, […]

Read more
Koronabirus kutsapenak: lan istriputzat hartuko dira osasun langileen kasuan

Koronabirusagatiko bajak lan istripuekin parekatu ziren bere momentuan (edozein sektoretan), baina honen ondorio ia bakarra bajagatik jasotzen den prestazioaren zenbatekoa izan zen. Gaur argitaratu den 19/2020 Dekretuaren bitartez, lan istriputzat aitortuko dira, ondorio guztietarako (ezintasun iraunkorraren prestazio, heriotzagatiko kalte-ordain eta abarretarako), baina osasun zentroetan edo zentro sozio-sanitarioetan aritzen diren langileentzat, besterik ez. Honela, lan baldintzek […]

Read more