Aurrez aurreko arreta berriro martxan Lanbiden

2020/05/26

Ekainaren 1etik aurrera Lanbideren bulegoak berriro jendeari zabaldu eta hainbat izapide aurrez aurre egin ahal izango ditugu.

Hala ere, aurrez aurreko arreta hau ez da izapide guztietarako izango eta batzuk telefonoz edo internetez egin beharko dira, baita ekainaren 1etik aurrera ere.

Internetez eta telefonoz egin beharko diren izapideak

Hainbat izapide Nire Lanbidenet orrialdetik egin behar dira. Hortaz, ezer baino lehen, orrialde horretara sartzeko pasahitza eskatu beharko duzu:

Nire Lanbidenet pasahitza eskatzeko: ORRIALDE HONETAN

DARDE txartela eskatu (“langabezia-txartela”): Nire Lanbidenet ataletik

Edo SMSz: 638444223 telefonora SMS bat bidali behar duzu. SMSan zera idatzi behar duzu: LANDARDE + NAN/NIE zenbakia

DARDE txartelaz eta langabezian izen emateaz gehiago jakin nahi baduzu, ikus. Nora jo langabezian izena emateko

Berriztapen dataren inguruko informazioa: Nire Lanbidenet ataletik

Egiaztagiriak eskatu: Nire lanbidenet ataletik

– Lanbiden izen ematearen egiaztagiria
– Lanbiden izena emanda egondako tarteen egiaztagiria
– Urtean kobratutako DBEa (“RGI”)
– DBEren espedientearen egoera

Ikastaroetan izena eman: HEMEN

Lan eskaintzetan izena eman: HEMEN

Izapide hauek guztiak telefonoz ere egin ahal izango dira:

945 160 600
630 305 452

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik, arratsaldeko 19:30etara
(uztailean eta abuztuan, gozeko 8:30etatik, arratsaldeko 18:00etara).

Aurrez aurreko izapideak

Aldez aurretiko hitzordua eskatu behar da derrigor eta erreferentziazko bulegoan baino ez zaituzte hartuko. Kontsultatu nahi baduzu ze bulego dagokizun ORRIALDE honetatik egin dezakezu posta kodea idatzita

Aldez aurretiko hitzordua eskatzeko, ORRIALDE HONETATIK egin dezakezu

— Gogoratu identifikazio dokumentazioa eraman behar duzula (NAN, TIE, pasaportea).

— Komunikazio edo idazki bat aurkeztu behar baduzu, horrekin batera, beste dokumentu hau ere beteta eraman beharko duzu:

DBErekin edo etxebizitzarako prestazio osagarriarekin zerikusia daukaten komunikazio edo idatzietarako, hemendik jaitsi ahal duzu

Beste gairen batekin zerikusia daukaten komunikazio eta idatzietarako, hemendik jaitsi

— Gogoratu bulegoetako arreta ordutegiak:

Negua (urritik maiatzera): astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara.
Uda (ekainetik irailera): astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 13:30era.

Eta larrialdi sanitarioan egon bitartean…

— Bakarrik joan beharko zara (ez bada ezinbestekoa beste pertsona batek lagunduta joatea) eta musukoa jantzita sartu beharko zara.

— Joan bulegora hitzordurako (gehienez, bost minutu lehenago), atean sartzeko agindua ematen egongo dira eta, segun eta zenbat jende dagoen barruan, pilaketarik ez egoteko.

Tiket-makinan identifikatu beharko zara, zure NAN edo NIE zenbakia sartuta. Baliteke telefonoz QR kode bat aldez aurretik bidali izana. Horrela balitz, QR kode hori makinara hurbildu beharko duzu eta tiket birtuala aktibatuko da. Hau da, antza, paperezko tiketik ez da irtengo, baina itxarongelako pantailan zure zenbakia agertu eta mugikorrera ere bidaliko dizute abisua mahaira hurbildu behar zarenean.