Nora jo langabezian izena emateko?

  • Izapide bi egin behar dira, bata Lanbiden edo Nafar Lansarean eta bestea SEPEn (lehengo INEMen):

1. Lehenengo eta behin langabezia txartela (DARDE) atera behar duzu, hau da, enplegu eskatzaile moduan eman behar duzu izena. Hau Lanbiden edo Nafar Lansarean egin behar da.
2. Langabezia prestazioa SEPEn eskatu.

Administrazio bi izan arren, bulegoak normalean eraikin berean daude eta, beraz, egun berean egin ditzakezu gauza biak.

1. Langabezia txartela (DARDE) atera:

– Bulegora joan beharra dago lehen aldian. Gerora, eskaera berriztatzeko, internetez ere egin liteke.
– Lanbiden edo Nafar Lansarean eskatuko dizuten dokumentazioa: NAN edo NIE (erresidentzia txartela), ikasketa titulu edo ziurtagiriak (originalak eraman behar dira), Gizarte Segurantzako zenbakia (harrezkero lan egin baduzu).

2. Langabezia prestazioa eskatu:

– Langabezia txartela daukazunean, langabezia prestazioa eskatu ahal izango duzu SEPEn (lehengo INEMen).

– Langabezia prestazioa eskatu ahal izateko langabezian gelditu baino lehenagoko sei urteetan zehar gutxienez 360 egunez kotizatu behar izan duzu.

– SEPEn aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Hau internetez edo telefonoz egin daiteke. Adi! Internetez eskatzen dugunean ezin dugu hitzordua aukeratu, sistemak berak ematen digu bat; ezin bagara joan, ez sakatu azken pausoan edo pantailan “aceptar”, sakatu “volver” edo itxi leihoa eta ahalegindu berriz handik eta denboratxo batera. Telefonoz eskatzeko badago zenbaki orokor bat (901 01 02 10), baina hobe duzu zeure herrialdeko telefonora deitzea, 901 telefonoek tarifa berezia daukate eta:

Araba: 945 750 579
Bizkaia: 944 506 579
Gipuzkoa: 943 980 579
Nafarroa: 948 990 579

3. Azkenik, ez ahaztu langabezia berriztatu behar dela.

DARDE txartelean azaltzen dira berriztatzeko datak. Hau Lanbiden edo Nafar Lansarean egiten da.

• Lanbiden lau modu daude:

– Internetez, lanbidenet atalean, NAN/NIE zenbakiaz eta pasahitzaz;
– Telefonoz, 945 160 600 / 630 305 452, DARDE txarteleko datuak emanda;
– Lanbideren bulegoan;
– SMS bitartez, 638 444 223 zenbakira LANBERRIZTATU + NAN edo NIE zk. bidalita.

• Nafar Lansarean ere internetez egin liteke. Honetarako, NAN elektronikoa, ziurtagiri digitala edo erabiltzaile eta pasahitza behar da. Gako hauek bulegoan bertan edo bulego elektronikoan eskatu daitezke (“gestión de usuario”>”alta nuevo usuario”). Izena eman genuenean gure telefono mugikorra eman bagenuen, SMS bitartez helduko zaigu pasahitza; bestela, bulegora jo beharko dugu.

Langabezia subsidioak: