Langabeziaren berrizte automatikoari amaiera eman zaio Nafarroan

2021/05/04

Langabeziaren berritze automatikoa urtebetez indarrean egon da, lehen alarma egoera hasi zenetik. Bada, apirilaren 30etik hau bertan behera geratu da eta, hortaz, hemendik aurrera, “langabezia zigilatu” behar baduzu, dagokizun datan egin beharko duzu izapide hori.

Telegram kanaletik eta twitterretik honen berri eman bagenizuen ere, hemen azalduko dizuegu zeintzuk bide erabil daitezkeen Nafarroan langabezia berritzeko.

[Gaztelerazko orrialdeetara bidaliko zaituztegu, Nafar Gobernuak ez digulako euskaraz egiteko aukerarik ematen]

1. Telefonoz

848 42 45 00 telefonora deituta egin daiteke.

Zerbitzu hau erabiltzeko ordutegia: goizeko 8:30etatik, eguerdiko 14:30etara.

2. Bulegoetan

Modurik ohikoena izaten da hau. Hala ere, hemendik aurrera, beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea.

Zelan eskatu aldez aurretiko hitzordua?

• Nafar Lansareren mugikorrerako aplikazioa instalaturik badaukazu, horren bitartez egin zenezake (app honen nondik-norakoak geroxeago ikusiko ditugu)

Internetez: orrialde HONETARA sartu behar da. “Nueva cita” sakatzen dugunean, gure posta kodea sartu eta dagokigun enplegu bulegoa azalduko zaigu. Enplegu bulegoan sakatu eta, agertuko diren aukeren artean, “Renovación demanda de empleo (sellado)” aukeratu beharko dugu.

• Zure bulegora telefonoz deituta:

    • Altsasu: 948 56 27 54
    • Aoiz: 948 33 61 79
    • Lizarra: 948 55 07 12
    • Lodosa: 948 69 34 08
    • Iturrondo (Burlata): 848 42 45 00
    • Iruñea: 848 42 45 00
    • Doneztebe: 948 45 03 09
    • Tafalla: 948 70 04 00
    • Tutera: 948 82 18 70

Telefono hauetara ere lehen esandako ordutegian deitu behar da: 8:30etatik 14:30etara.

Zein bulego dagokizun jakiteko, HEMEN kontsulta zenezake zure posta kodea sartuta.

3. Internetez

Izapideak internetez egiteko, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa beharko duzu. Honelakorik ez badaukazu, “erabiltzaile + pasahitza” bitartez ere egin zenezake.

Pasahitz hau eskuratzeko, zerbitzuen katalogotik egin beharko duzu, orrialde HONETATIK, alegia. Aukeratu dokumentu mota -NAN edo NIE- eta sartu zure zenbakia. Segurtasun kodea kopiatu eta “enviar” botoia sakatu.

Zabalduko zaizun orrialdean “Gestión de usuarios” aukeratu beharko duzu eta hurrengo pantailan “Alta de nuevo usuario”. Nahi duzun erabiltzaile izena aukeratu ahal duzu. Behin amaituta, SMS bat bidaliko dizute mugikorrera zure pasahitzarekin.

Hemen utziko dizuegu Nafar Lansarek egindako tutorial bat (gazteleraz). Langabezia eskera zelan egin kontatzen da bertan eta, honekin batera, zelan eska dezakegun “erabiltzaile + pasahitza” gure izapidea egin ahal izateko:

Erabiltzailea eta pasahitza dauzkagunean, izapidearen orrialdera sartu beharko gara eta “tramitar” botoian sakatu. Katalogoa zabaltzen denean, “Renovación de demanda” aukeratu beharko dugu eta bertan gure erabiltzaile eta pasahitza sartu.

Hemen daukazu Nafar Lansareren bideo tutorial bat, prozedura pausoz pauso azaltzen duena:

4. Mugikorrerako aplikazioaren bitartez

Nafar Lansarek mugikorrerako aplikazio bat ere ipini du martxan langabeziaren eskera berrizteko. Langabezia “zigilatzeko” ez ezik, gure bulegoan aldez aurretiko hitzordua eskatzeko ere erabil dezakegu eta, gainera, hurrengo berriztapena noiz tokatzen zaigun abisatuko digu.

Eskaera berrizteko, NAN edo NIE zenbakia, jaiotze data eta enplegu bulegoan eman dugun telefono zenbakia sartu beharko ditugu.

Aplikazio hau orrialde hauetatik jaitsi dezakezu: