Zer da Langileen Estatutua?

Ikusi duzuenez, Bizilanen Langileen Estatutua etengabean aipatzen dugu. Izan ere, Estatutuak gutxienekoak ezartzen ditu, nahiz eta hitzarmenak hauetako batzuk hobetu ahal dituen. Horrexegatik, Langileen Estatutua bera ekarri dizuet oraingo honetan: zer den, nori aplikatzen zaion, nori ez, hitzarmen kolektiboarekiko harremana… Eta oso erabilgarria izan dakizuekeen zerbait: Estatutuko artikulu guztiak zerrendaturik, begirada soil batez jakin dezazuen […]

Read more
Zer egin okerreko hitzarmena aplikatzen badizute?

Hitzarmena zertan datzan azaldurik eta hitzarmenen zerrenda zein bilatzailea dauzkazuela, garrantzitsua da jakitea zer egin daitekeen okerreko hitzarmena aplikatzen badizute. Beste sektore bateko edo beste eremu geografiko bateko hitzarmena aplikatzen badizute, seguruenena da dagozkizun baino baldintza txarragoetan egotea eta soldata baxuagoa jasotzea. Zenbaitetan, enpresaren aldetik edozer entzutera hel gaitezke, adibidez: Enpresa honetan ez daukagu hitzarmenik, […]

Read more
Zer da hitzarmen kolektiboa?

Hitzarmen kolektiboak lan baldintzak jasotzen ditu: soldata, jardunaldia, oporrak, atsedenaldiak, eszedentziak, baimenak… Hala ere, enpresak, askotan, baldintza kaskarrago batzuk ezartzen ahalegiten dira (jardunaldi luzeagoak, aparteko ordu ez ordainduak, plusik ez aplikatzea, txanda aldaketak…). Langileek euren lan baldintzez daukaten ezjakintasunaz aprobetxatzen dira maiz. Horregatik, arras garrantzitsua da jakitea zein den dagokigun hitzarmena eta zer ezartzen den […]

Read more
Zer da lan baldintzen aldaketa substantziala?

Mugikortasun funtzionalaren eta geografikoaren ostean, horra hor hirugarren hanka. Funtzio eta lantoki aldaketak jorratu ditugu honezkero, baina enpresak beste baldintza batzuk ere aldatu ahal ditu: jardunaldia, soldata, ordutegia, txandak… Lan baldintzen aldaketa substantziala indibiduala zein kolektiboa izan daiteke. Bakoitza zertan datzan azaldu dizuegu. Era berean, legeak zelako aukerak islatzen dituen ere ekarri dizuegu, nahiz eta, […]

Read more
Zer da mugikortasun geografikoa?

Mugikortasun geografikoa zera da, enpresak daukan ahalmena langilea beste herri batera mugitzeko. Honetaz gain, oro har, etxebizitza aldaketa ere ekarri beharko luke. Mugikortasun geografiko mota bi daude: lekualdatzeak (behin-betikoak) eta desplazamenduak (behin-behinekoak). Lekualdatzeak, gainera, indibidualak ala kolektiboak izan daitezke. Eta bakoitzean enpresak jarraitu behar duen prozedura ezberdina da. Artikuluan hau guztia kontatu dizuegu eta, gainera, […]

Read more
Zer da mugikortasun funtzionala?

Demagun enpresa batean lanean hasi zarela. Demagun egun batean esan dizutela beharrezkoa dela zuk beste funtzio batzuk egitea. Hau legala al da? 🤔 Honi mugikortasun funtzionala deitzen zaio. Enpresak, berez, zenbait kasutan, kontratuan sinatutakoa aldatzeko ahalmena dauka. Hala ere, eskumen hori mugaturik dago. Mota bi daude: Gure artikuluan dena azaldu dizuegu: enpresak bete beharreko baldintzak, […]

Read more
Langile migratu eta arrazializatuentzako gida

Hemen dakarkizuegun gida Idazkaritza Antirrazistak osatu du. Funtsezko informazio laborala, oharrak eta gomendioak ematen ditu hainbat gairen inguruan: lan kontratua, lan elkarrizketa, soldata, jardunaldia, kaleratzeak… Arrazakeria dago Euskal Herrian eta arlo guztietan nabari da: erakundeetan, kaleetan, enpleguan… Langile gisa engainatuak ez izateko, garrantzitsua da, lehenengo eta behin, eskubidedun subjektuak garela jakitea eta eskubide horiek zeintzuk […]

Read more
Gazteon lan eskubideen gida

Berebiziko garrantzia dauka gazteek euren eskubideen jabe izatea lan merkatura sartzerakoan. Gazteria kolektibo bereziki prekarizatua da. Enpresek, esperientziarik eza aitzakiatzat, esku lan merke moduan erabiltzen dituzte eta, hala, praktika kontratu amaigabeetan kateatu, bekadun edo autonomo faltsu moduan lan egitera behartu eta hamaika amarru erabiltzen dituzte euren lan eskubideak urratzeko. Kontratu askoz prekarioagoak asmatzen dira gazteentzat […]

Read more
Zer da Lanaren Nazioarteko Erakundearen 189. Hitzarmena?

Etxeko langileen gutxieneko eskubideak ezartzen dituen 189 Hitzarmenak berriro egin du salto komunikabide guztietara. Ministeriotik esaten digute baietz, orain egin egingo dutela, hitzarmena berretsi egingo dela. Eta zenbaitek jadanik ematen dute egintzat etxeko langileak langabezia prestazioa jasotzen hasiko direla laster batean. Artikulu honetan, besteak beste, zera argitzen ahalegindu gara: zertan datzan Hitzarmen hau Estatuak zeintzuk […]

Read more