Enplegua sustatzeko osagarria (subsidioarekin)

Langabezia kobratzen ari bazara (prestazioa edo subsidioa) eta lanean hasten bazara, posible da biak bateratzea. Kasu honetan, langabezia enplegua sustatzeko osagarri moduan jasoko zenuke. Artikulu honetan azalduko dugu zer gertatzen den langabeziagatiko subsidioa jasotzen ari zarenean. Bestetik, prestazioa jasotzen ari bazara, beste artikulu honetan jakin beharreko guztia kontatu dizugu. Enplegua sustatzeko osagarria, gehienez, 180 egunez […]

Read more
Enplegua sustatzeko osagarria (langabeziagatiko prestazioa eta lana)

Langabeziagatiko prestazio kontributiboa jasotzen ari bazara eta inoren konturako enplegua lortzen baduzu, biak bateratzeko aukera daukazu. Egingo duzun lana jardunaldi osoz ala jardunaldi partzialaz izan daiteke. Adi! Ez litzateke prestazio osoa jasoko, zenbateko finko eta txikiagoa baino. Izan ere, Enplegua Sustatzeko Osagarria ez da aparteko prestazio bat, baizik eta langabeziagatiko prestazio kontributiboa jasotzeko bestelako modu […]

Read more
Emakumeen kontrako indarkeriagatiko zurztasun prestazioa (2026)

Prestazio hau nahiko berria da. 2019an sortu eta 2022an hobetu zen. Izan ere, emakumeen indarkeriagatik zurztasun egoeran geratzen diren seme-alaben egoera hobeto erregulatu da kasu guztietan, zurztasun pentsioaren inguruko artikuluan azaltzen den bezala. Prestazio hau ez da, beraz, zurztasun pentsioarekin nahastu behar, biak antzekoak izan arren. Hala, pentsioa jasotzeko, hainbat baldintza bete behar dira, hala […]

Read more
Ordainketa zuzena eta ordainketa delegatua

Aldi baterako ezintasun egoeran gaudenean, prestazioa jasotzeko eskubidea daukagu. Oro har, ordainketa enpresaren izenean egingo digute, nominarekin egin bezala. Hori bai, enpresak ingresatzen badigu ere, honek ez du esan nahi enpresa denik gastua egiten duena; aitzitik, ordainketa delegatuaz egiten ari da. Gerora, Gizarte Segurantzak edo mutualitateak dirua itzuliko dio. Garrantzitsua da jakitea zertan datzan hau […]

Read more
Gizarte Segurantzari kotizatzen al zaio langabezian egonda?

Egoera ezberdina izango da segun eta langabeziagatiko prestazioa edo langabeziagatiko subsidioren bat kobratzen ari zaren. Langabeziagatiko prestazio kontributiboa jasotzen duzun bitartean, hainbat kotizazio ere egingo dira. Kontingentzia profesionalak kanpo gelditzen badira ere, hau da, langabezia, lan istripu edo gaixotasunagatik, FOGASA eta lanbide heziketagatik kotizatzen ez badugu ere, kontingentzia arruntengatiko kotizazioak bai egingo ditugu: jubilazioa, osasun […]

Read more
Zer da oinarri arautzailea?

Seguru termino hau behin baino gehiagotan entzun duzula edo, behintzat, hemen, Bizilanen, irakurri duzula. Hainbat artikulutan azaltzen da, beti ere prestazioren baten inguruan berba egiten dugunean. Izan ere, prestazio kontributiboengatik zenbat jasoko dugun kalkulatzeko orduan, ezer baino lehen oinarri arautzailea zein den jakin behar dugu. Oinarri arautzailea prestazioa kalkulatzeko erabiltzen den baremoa da. Gure kotizazio […]

Read more
Minbiziak edo gaixotasun larriren batek jota dauden seme-alabak zaintzeko prestazioa

Seguru jende askok ez dakiela, semea edo alaba oso gaixorik badauka, jardunaldia murriztu ahal duela eta soldata jasotzen jarraitu. Jardunaldia murrizten dugunean, oro har, soldata ere hein berean murrizten zaigu. Baina kasu honetarako badago prestazio ekonomiko bat eskatzea, diru galera hau ekiditeko. Beraz, praktikan, posible izango litzateke lanera ez joatea, baina soldata (ia) osorik kobratzea. […]

Read more
Gaixotasun profesionalak

Gaixotasun profesionala lan baldintza desegokiek sorrarazten duten osasun kaltea da. Hala ere, patologia zehatz baten sorburua profesionaltzat jotzeko, gertaera bi suertatu behar dira ezinbestez: – gaixotasun profesionalen koadroan zehazten diren jardueren ondorioa izan behar da– gaixotasun profesionalen koadroan zehazten diren elementu edo substantzien eraginaz suertatu behar da Gure artikuluan gai honen inguruko punturik garrantzitsuenak azaldu […]

Read more
Langabezia-egoera legala

Lan barik gaudenean, langabezian gaudela esaten dugu geure artean. Hala ere, langabezia-egoeraren definizio legala ez da horren automatikoa. Laburbiltzeko, esan genezake langabezia-egoera legalean gaudela, lana gure borondatearen kontra galdu dugunean, hau da, kaleratu gaituztenean edo kontratua amaitu zaigunean. Aitzitik, guk geure borondatez lana utzi dugunean, ez ginateke langabezia-egoera legalean egongo. Edozelan, funtsezko ideia hauxe bada […]

Read more
Zer da altaren pareko egoera?

Bizilaneko artikuluetan behin baino gehiagotan irakurri ahal izan duzue termino hau. Izan ere, Gizarte Segurantzaren hainbat prestazio jaso ahal izateko, alta egoeran edo alta pareko egoeran egotea exijitzen da. Honelakoetan, gure lan jarduera amaitu da, baina ulertzen da alta egoerak iraun behar duela, hainbat eskubideren jabe izaten jarraitzeko. Hau da, ez gaude lanean eta, hortaz, […]

Read more