Seme-alabengatiko diru-laguntzak (EAE)

Egia da beste laguntza batzuk ere badaudela jaiotzagatik (edo adopzioagatik) edo seme-alabak kargupean izateagatik. Apurka joango gara lantzen eta gure webgunean txertatzen. Momentuz, EAEko hauek badauzkazue: 👉🏼Seme-alabak kargupean izateagatik 👉🏼Erditze edo adopzio anizkoitzagatik 👉🏼Nazioarteko adopzioengatik IRAKURRI GEHIAGO

Read more
Bizitzeko gutxieneko errenta

Ekainaren 1ean Bizitzeko gutxieneko errentaren nondik-norakoak BOEn argitaratu dira. Edozelan, dakizuenez, Hego Euskal Herrian badauzkagu halako errenta bi: Diru-sarrerak bermatzeko errenta EAEn, eta Errenta bermatua Nafarroan. Hala ere, interesa helarazi diguzuenez, badaukazue prestazio berri honen inguruko informazioa zabal azalduta. Hala ere, ez zenbatekoengatik, ez baldintzengatik, honek ez digu aukera askoz zabalagorik ekarriko; aitzitik, bikoizketa honek […]

Read more
Nora jo baja arrunta laneko bajatzat aitortua izan dadin? Kontingentzien zehaztapena

Askotan, laneko istripu edo gaixotasun bat daukagunean, hau ez da horrela aitortzen. Hau da, bere jatorria lan gertakizun edo kontingentzietan baino, gertakizun arruntetan sailkatzen da. Horrelako kasuetan, lan gertakizun moduan aitortua izatea nahi badugu, kontingentzien zehaztapenerako erreklamazio prozedurari ekin behar zaio (“procedimiento de determinación de contingencias”). Prozedura administratiboa da. Hala ere, aldeko ebazpenik lortu ezean, […]

Read more
Koronabirus kutsapenak: lan istriputzat hartuko dira osasun langileen kasuan

Koronabirusagatiko bajak lan istripuekin parekatu ziren bere momentuan (edozein sektoretan), baina honen ondorio ia bakarra bajagatik jasotzen den prestazioaren zenbatekoa izan zen. Gaur argitaratu den 19/2020 Dekretuaren bitartez, lan istriputzat aitortuko dira, ondorio guztietarako (ezintasun iraunkorraren prestazio, heriotzagatiko kalte-ordain eta abarretarako), baina osasun zentroetan edo zentro sozio-sanitarioetan aritzen diren langileentzat, besterik ez. Honela, lan baldintzek […]

Read more
Aurrez aurreko arreta berriro martxan Lanbiden

Ekainaren 1etik aurrera Lanbideren bulegoak berriro jendeari zabaldu eta hainbat izapide aurrez aurre egin ahal izango ditugu. Hala ere, aurrez aurreko arreta hau ez da izapide guzti-guztietarako izango eta batzuk telefonoz edo internetez egin beharko dira, baita ekainaren 1etik aurrera ere. IRAKURRI GEHIAGO

Read more
EGUNERAKETA: Kulturgileentzako aparteko diru-laguntzak (EAE)

EHAAn argitaratutako ebazpenaren bitartez, hainbat aldaketa egin dira laguntza hauen eskaeraren inguruan. Nabarmenenak: 👉🏼 Eskaera-epea bost lanegunetan luzatu da (ekainaren 1era arte, beraz) 👉🏼 Laguntza hauek euren kontura zein inoren kontura lan egiten duten pertsonei begirakoak direla argiagotu da. IRAKURRI GEHIAGO

Read more
Nahitaezko eszedentziak funtzio publikoan

Sektore pribatuko nahitaezko eszedentzia kargu publiko edo sindikalak betetzeko erabiltzen bada ere, funtzionarioen nahitaezko eszedentzia figura ezberdina da. Eszedentzia hau ez du langileak eskatzen; Administrazioa da langileari, hainbat arrazoirengatik, ezartzen diona. Arrazoi eta kasu hauek, gainera, ez dira berberak administrazio guztietan eta aldeak badaude Estatuko, EAEko edo Nafarroako administrazioen artean. IRAKURRI GEHIAGO

Read more
PPren 2012ko lan erreforma

PSOE, Podemos eta EHBilduk akordio lotu zuten maiatzaren 20an lan erreforma, bere osotasunean, bertan behera uzteko. Albiste benetan ona. PPren erreforma hori ezin latzagoa izan zen langileriarentzat: patronalari erabakitzeko botere osoa ematera eta negoziazio kolektiboa deuseztatzera etorri zen eta emaitzak laster hasi ziren nabaritzen. “Langile pobreen” fenomenoa zeharo zabaldu zen. Momentua da, beraz, errepaso bat […]

Read more