Senideen ospitaleratzeagatiko baimen ordaindua

Senideen gaixotasun edo ospitaleratzeagatiko baimen honetan erreparatuko dugu gaur. Izan ere, jadanik kontatu dizuegunez, baimen hau hobetu da. Egun 2 izatetik, 5 egun izatera pasatu da eta, honetaz gain, orain balizko kasu gehiago hartzen dira barne, hala nola, etxe berean bizi den beste edozein pertsonaren zaintza, senidea izan ala ez izan. Baina, jakina, praktikan zalantza […]

Read more
Egun libreak edota baimen ordainduak

Legeak hainbat baimen ordaindu aitortzen ditu. Hauen bitartez, langileek denbora zehatz batez lanera huts egin dezakete, soldatarik galdu gabe, beti ere justifikatutako arrazoiren batengatik eta beti ere enpresari aldez aurretik abisatuta. Ekainaren 30ean 5/2023 Lege-Dekretua hasi zen indarrean. Dekretu honek, bestelako neurri askoren artean, berritasunak ekarri ditu kontziliazio arloan. Izan ere, atal oso bat familia […]

Read more
Oporrak

Langile gehienek oporrak hartuko dituzten sasoia hurbil dagoela, ez al da momentu egokia gai honen inguruan egon daitezkeen zalantzak argitzeko? Gure artikulua guztiz berriztu, gai gehiago txertatu eta punturik gatazkatsuenak zabalago azaldu ditugu. Besteak beste, honakoak aurkituko dituzue: Oporren iraupena Zer gertatzen den jardunaldi partzialaz arituz gero Zer gertatzen den aldi baterako kontratua badaukazue Noiz […]

Read more
Zaintza betebeharrengatiko eszedentzia sektore pribatuan

Gure bizitzetan zehar, denok daukagu zainduak izateko premia hainbat sasoitan eta, era berean, denok izaten dugu beste inor zaintzeko betebeharra. Honelako kasuetan, eszedentzia eska genezake lanean. Zaintza betebeharrengatiko eszedentzia mota bi daude:– Seme-alabak zaintzeko eszedentzia– Senide bat zaintzeko eszedentzia Gure artikuluan mota bi hauek azaldurik dauzkazue, lanpostuaren erreserbaren eta lanera itzultzearen ingurukoak barne. Honetaz gain, […]

Read more
Lanpostuaren egokitzapena (osasun arazoengatik)

Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak ezartzen duenez, lanpostua da pertsonari egokitu behar zaiona eta ez alderantziz. Hortaz, enpresa lanpostuak egokitzera behartuta dago, baldin eta langilea arriskuen aurrean bereziki kaltebera bada. Legean zenbait kolektibo aurreikusten dira. Gure artikulu honetan osasun arazoak izan ditzaketen langileengan zentratu gara eta, hauen artean, adinak ekar ditzakeen zailtasunak edota aldaketa biologikoak izan […]

Read more
Autonomoen kotizazio hutsarteak

Momentura arte, pentsiorako oinarri arautzailea kalkulatzeko orduan, autonomoek ez zeukaten kotizazio hutsarteak osatzeko aukerarik. Hala ere, azken pentsio erreformak aldaketa ekarri du gai honetan: -> Jarduera amaieragatiko prestazioa agortu eta hurrengo sei hilabeteetako kotizazio hutsarteak osatuko dira. Autonomoen Erregimeneko taula orokorreko gutxieneko oinarria erabiliko da honetarako. Edozelan, neurri hau hartuta badago ere eta, honezkero, Gizarte […]

Read more
Kotizazio hutsarteak

Bizi laboralean zehar kotizatu barik egondako epealdiei “kotizazio hutsarte” deitzen zaie. Kotizatu ez badugu ere, pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko momentuan kontuan hartzen dira eta, zelanbait esateko, kotizazio falta hori osatu egiten da “gezurrezko” gutxieneko kotizazio batzuekin. Gure artikuluan hori guztia azaldu dizuegu eta, horretaz gain, azken pentsio erreformak, genero arrakala dela eta, sartu dituen hobekuntzak […]

Read more
Gazteon lan eskubideen gida

Berebiziko garrantzia dauka gazteek euren eskubideen jabe izatea lan merkatura sartzerakoan. Gazteria kolektibo bereziki prekarizatua da. Enpresek, esperientziarik eza aitzakiatzat, esku lan merke moduan erabiltzen dituzte eta, hala, praktika kontratu amaigabeetan kateatu, bekadun edo autonomo faltsu moduan lan egitera behartu eta hamaika amarru erabiltzen dituzte euren lan eskubideak urratzeko. Kontratu askoz prekarioagoak asmatzen dira gazteentzat […]

Read more
Aldi baterako kontratuak eta kalte-ordainak

2021eko abenduko lan erreformaren ostean, aldi baterako kontratuak erabiltzeko aukerak murriztu ziren. Lehen gehien erabiltzen zen aldi baterako kontratu mota (obra edo zerbitzu kontratua, alegia) desagertu egin zen eta modalitate bi baino ez ziren gelditu: • Ekoizpenaren gorabeherengatiko behin-behineko kontratuak• Ordezkapen kontratuak Kontratu mota bi hauen ingurukoak kontatzeaz gain, ze nolako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea daukagun […]

Read more
Gehienezko kotizazio oinarrien igoera eta elkartasun kuota

Badakizuenez, kotizazio oinarriak mugatuta daude, goitik eta behetik. Hau da, gutxieneko eta gehienezko kotizazio oinarriak daude eta hauek urtero ezartzen dira legez kategoria profesional ezberdinetarako. Gehienezko kotizazio oinarria egoteak esan nahi du ez dela muga horretatik gora kotizatzen, nahiz eta soldata altuagoa izan. Luze hitz egin da kotizazio oinarriak “destopatzeaz”. Hala ere, azken pentsio erreforman […]

Read more