Eszedentziak
Zer da eszedentzia?
Langileek eskubidea daukate lanean eszedentziak eskatzeko. Denbora tarte horretan lan kontratua bertan behera geratu edo suspenditu egiten da eta, hortaz, langilea ez dago lanera joatera behartuta eta enpresak ere ez dio soldatarik ordaintzen, ezta beragatik kotizatzen ere.
Eszedentzia mota ezberdinak daude: borondatezkoa, nahitaezkoa izan daiteke edo zaintza betebeharrengatik. Hau guztia Langileen Estatutuaren 46. artikuluan araututa dago eta, horretaz gain, EAEn zein Nafarroan arautegi propioak ere badaude funtzio publikoari dagokionez, Estatuko funtzionarioei dagokien araudiaz gain.
Esan barik doa hitzarmen kolektiboetan ere arauturik egon daitezkeela eta, hortaz, norberaren enpresan edo sektorean, hemen azalduko ditugunak baino baldintza hobeagoak egon daitezkeela.
Eszedentzia motak
Jarraian eszedentzia mota ezberdinak bana-banan azalduta dauzkazue, bai sektore pribaturako, bai publikorako.
- Borondatezko eszedentzia
– Sektore pribatuan
– Funtzio publikoan
- Nahitaezko eszedentzia
– Sektore pribatuan
– Funtzio publikoan
- Zaintza betebeharrengatiko eszedentzia