2023an pentsio kontributiboak %8,5 handituko dira. Azaldu genizuen bezala, iaz KPIren erreferentzia berreskuratu zen igoeraren kalkulua egiteko eta PPk bere momentuan asmatu zituen pobretze indize biak derogaturik geratu ziren.
Edozelan, bizi mailaren igoera kalkulatzeko, pentsioen kasuan ez da KPI metatua erabiltzen, baizik eta batezbesteko KPIa. Pentsiodunen mugimenduak hainbat mobilizazio egin zituen iaz amarru honek dakarren erosahalmenaren ezkutuko galera salatzeko.
Iazko aldaketa hauetaz gehiago jakin nahi baduzu, beste artikulu hau kontsulta dezakezu:
Bestetik, eta KPIren berreskurapena dela eta, hemendik aurrera ez da urtarrileko “pagatxorik” jasoko. Gogora dezagun “pagatxo” hau 2018an jarri zela martxan erosahalmenaren galera konpentsatzeko eta pentsioak inflazioaren igoerara doitzeko.
Pentsio ez kontributiboak
Pentsio ez kontributiboei dagokienez, 2023an ez dira igoko. Izan ere, 2022ko ekainean Madrilgo Gobernuak Bildurekin adostu zuen %15eko aparteko igoera bat aplikatzea harik eta urtea amaitu arte. Azaroan berriro adostu zuten aparteko igoera hau 2023. urtean zehar luzatzea. Beraz, iazko azken seihileko kopuru berberean geratuko dira. Edozelan eta igoerak igoera, geroko tauletan ikusiko dugunez, pentsio ez kontributiboak -gehienbat, emakumeek jasotzen dituzte- oraindik daude pobreziaren mugatik oso azpitik: 500 eurotara ere ez dira heltzen.
Etxebizitza osagarria. Pentsio ez kontributiboa jasotzen duten lagunek etxebizitza osagarria eska dezakete, beti ere, alokairuan bizi badira eta ez badaukate familia harremanik etxebizitza alokatzen dien pertsonarekin.
Osagarri honen zenbatekoa: 525€ urtean. Kopuru benetan murritz eta iraingarria, are iraingarriagoa, kontuan hartzen badugu 2010etik ez dela euro bakar batean igo, alokairuek gora egiteari uzten ez dioten bitartean.
Gutxieneko pentsioak
Familia berean pentsio ez kontributiboa lagun batek baino gehiagok jasotzen badute: