Pentsioen errebalorizazioa (2024)

2024/01/15

8/2023 Lege-Dekretua (Pentsioen eta bestelako prestazio publiko batzuen inguruko neurriak, VI. Tituluko I. Kapituluko 2. Atala)

 

Badakizuenez, pentsioen errebalorizazioa, gehienetan, Estatuko Aurrekontuetan ezartzen da. Oraingo honetan, hala ere, urteroko errebalorizazioari 8/2023 Lege-Dekretuaz eman zaio bide, aurrekontuak osatu eta onartzen diren artean.

Pentsio kontributiboak

Pentsio kontributiboak KPIa beste igo dira: %3,8.

Pentsioei aplikatuko zitzaien KPI igoera kalkulatzeko modua 21/2021 Legeak ezarri eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 58. artikuluan islaturik geratu zen. Honela, batezbesteko inflazioa (batezbesteko KPIa) kalkulatu eta erabiltzen da, inflazio metatua (KPI metatua) erabili beharrean.

Igoera KPIari lotuta egon arren, erabiltzen den batezbesteko erreferentzia hau ez dator bat errealitatearekin eta ez du islatzen bizimoduak izan duen garestitze izugarria, batez ere oinarrizko produktuetan. Zenbait datu:  2023ko eta 2022ko azaroak konparatuz gero, jatekoa %9 igo da urtebetean (arroza, %17,1; lekale eta barazkiak %16,8; olioa %66,7). Argi dagoenez, aurtengo %3,8ko igoera ez da inondik inora nahikoa.

 

Genero arrakala murrizteko pentsio-osagarria: 33,20 euro hilean, %8,8 gehiago (%3,8 -KPI igoera- gehi %5 -aparteko igoera-).  

Azken pentsio erreforman ezarri denez, pentsioak urtero KPIaren arabera igoko dira eta, hortaz, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 58. artikuluan islatuta geratu denez, osagarriak ere hein berean egingo du. Honetaz gain, 2024. eta 2025. urteen artean osagarriak %10eko aparteko igoera izango zuela ezarri zen (2/2023 Lege-Dekretuko Lehen Xedapen Iragankorra). Hortaz, 2024rako %5 gehiago aplikatuko da igoeran eta, agidanez, datorren urtean berriro %5eko aparteko igoera izango du.

Pentsio osagarri honetaz gehiago jakin nahi baduzu:

Pentsio ez kontributiboak

Pentsio ez kontributiboek kontributiboek baino igoera handiagoa izan dute: %6,9.

Azken pentsio erreforman ezarri zenez, 2027. urterako gutxieneko pentsio kontributiboak ezin izango dira pobrezia mugaren azpitik egon. Ez da gauza bera esaten pentsio ez kontributiboetarako, hala ere. Azken hauentzat formula ezberdina aplikatzen da: norbanakoari legokiokeen pobrezia muga bider 0,75. Bestela esanda, asmoa da pobreziaren mugaren %75ean kokatzea, hau da, askoz azpitik. (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 53. Xedapen Gehigarria). Toledoko Itunak finkaturiko helburu murritz eta urri honetarako, 2024. urtean  % 3,1eko aparteko igoera izango dute: KPIren 3,8% + aparteko %3,1 = %6,9.

Honela, igoera handiagoa izan arren, miseriazko zenbatekoetan daude oraindik: 7.250,60€ urtean (517,90€ hilean).

 

Etxebizitza osagarria. Pentsio ez kontributiboa jasotzen duten lagunek etxebizitza osagarria eska dezakete, beti ere, alokairuan bizi badira eta ez badaukate familia harremanik etxebizitza alokatzen dien pertsonarekin.

Osagarri honen zenbatekoa: 525€ urtean. Kopuru benetan murritz eta iraingarria, are iraingarriagoa, kontuan hartzen badugu 2010etik ez dela euro bakar batean igo, alokairuek gora egiteari uzten ez dioten bitartean.

Gutxieneko pentsioak

Familia berean pentsio ez kontributiboa lagun batek baino gehiagok jasotzen badute: