Aldez aurretiko erretiroa hainbat arrazoirengatik  har daiteke. Hemen borondatezko erretiroaz aritu gara: zenbat urterekin eska dezakegun, bete beharreko baldintzak, koefiziente murritzaileak…

Pentsio kontributiboen eta ez kontributiboen igoera azaldu dizuegu, gutxieneko pentsioen taulak osatu ditugu eta pare bat osagarriren inguruan ere aritu gara.

Zenbat urterekin jubilatu ahal gara? Zelan kalkulatzen da oinarri arautzailea? Zer aldatu du 2023ko azken erreformak? Pentsioa kalkulatzeko simulatzailea barne!

Pentsio ez kontributiboak kotizatu ez duen edo gutxieneko kotizaziora heltzen ez den jendeari daude bideratuta. Subsidio izaera daukate, hau da, kopuru finkoa jasotzen da. Mota bi daude: jubilazioagatik eta baliaezintasunagatik.

Langile bat hiltzen denean, bere bikotekideak jasotzen duen prestazioa da. Hala ere, hainbat baldintza bete behar dituzte pertsona biek.

Heriotza eta biziraupen prestazioek langilearen balizko heriotzak beste pertsona batzuei ekar diezaiekeen kalte ekonomikoa konpentsatzeko helburua dute. Zurztasun pentsioa hauetako bat da, alarguntza pentsioa eta senideen aldeko pentsioa diren bezala.

2023ko urriaren 1etik aurrera lan egindako eguna kotizatutako eguntzat jotzen ari da, eragin guztietarako, baita jardunaldi partzialaz lan egin badugu ere. Neurri honekin amaiera eman zaio, behingoz, partzialitate koefizientari.

2016an sortu zen amatasun osagarria birformulatu berri da. Honela, 2021eko otsailaren 4tik aurrera erretiratzen diren (eta seme-alabaren bat ekarri duten) emakumeek osagarri hau jasotzeko eskubidea izango dute.

⇒ 2023an indarrean hasi diren AZKEN ALDAKETEKIN

Momentura arte, pentsiorako oinarri arautzailea kalkulatzeko orduan, autonomoek ez zeukaten kotizazio hutsarteak osatzeko aukerarik. Hala ere, azken pentsio erreformak aldaketa ekarri du gai honetan.

Bizi laboralean zehar kotizatu barik egondako epealdiei “kotizazio hutsarte” deitzen zaie. Pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko momentuan kontuan hartzen dira eta, zelanbait esateko, kotizazio falta hori osatu egiten da “gezurrezko” gutxieneko kotizazio batzuekin.

Azken dekretu honek hainbat eta hainbat puntu ikutu ditu eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra hainbat artikulutan moldatu du. Hemen aldaketa nagusienak laburbildu dizkizuegu, baina, horretaz gain, bakoitza zabalago azalduko dugu dagokion artikulu espezifikoan.

Kotizazio berria da, 0,6 puntukoa, enpresa eta langile artean ordaindu beharrekoa (%0,5 enpresak eta %0,1 langileak). Helburua pentsioen Erreserba Funtsa handitzea da.

Luze hitz egin da kotizazio oinarriak “destopatzeaz”. Hala ere, azken pentsio erreforman ez da halako neurririk hartu, zenbait aldaketa egin diren arren.

 

Pentsio kontributiboak %8,5 hazi dira. Gutxieneko pentsioen taulak ekarri dizkizuegu: erretiroagatiko pentsioak, ezintasun iraunkorragatiko pentsioak eta alarguntza pentsioak. Bestetik, pentsio ez kontributiboak ez dira igoko, baina iaz aplikatu zitzaien %15eko aparteko igoera urte osoan luzatuko da. Hauen taulak ere aurkituko dituzue.

Langile batek erretiro partziala hartzen duenean, bere jardunaldia murriztuko du eta, tarte batez, soldata eta pentsioa batera jasoko ditu. Zenbait kasutan enpresak beste pertsona bat kontratatu beharko du langile hori ordezkatzeko eta bere jardunaldi portzentajea betetzeko. Langile berriarekin egingo duen kontratuari errelebo kontratua deitzen zaio.

Pentsioak errebalorizatzeko sistema aldatu egin da eta berriro lotu dira KPI indizearekin, baina gaina eder, barrena uher. Tranpa non dagoen azaldu dizuegu hemen eta, horretaz gain, “pagatxoa” deritzonaz kontatu dizuegu, gutxieneko pentsioen zenbateko berriak e.a.

Gutxienez %45 edo %65eko desgaitasun graduak dauzkaten langileek euren jubilazio adina aurrera dezakete, pentsioaren zenbatekoa kaltetu barik.

0,9ko igoera ezarri du Madrilgo Gobernuak, baina, berez, ez da igoera, 2020 urterako aurreikusten den KPIren araberako eguneraketa baino baino. Zertan datzan, noiz hasiko garen jasotzen, 2020rako gutxienekoak e.a. topatuko duzue hemen.

Ohikoa da gure bizi laboraletan atzerriko herrialderen batera mugitu behar izatea lan egiteko. Herrialde horietan kotizatutako urteak kontuan hartzen al dira gure jubilazioa kalkulatzeko?

Gizarte Ongizateko Funtsa Aldundiek kudeatzen duten prestazio ekonomiko osagarria da. Oinarrizko beharrei aurre egiteko zenbateko txikia da: 149,86 euro hilean.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak birritan ebatzi du jardunaldi partzialeko kotizazioak zenbatzeko eta erretiro pentsioak kalkulatzeko araudia diskriminatzailea eta zuzenbide komunitarioaren kontrakoa dela.

Estatu espainolean hiru pentsio mota daude: kontributiboak, ez kontributiboak eta osagarriak. Pentsio publikoen euskal sistema martxan jartzea eta jubilazio duinak bermatzea posiblea da, horretarako borondate politikoa egonez gero.

Azken urteotan, krisia aitzakia, Espainiako Estatuan pentsioek erreforma latz bi jasan dituzte: 2011 urtean –PSOEren eskutik- eta 2013an –PP gobernuan zela-.

Erreformaren ostean, zenbat urtez har daiteke jubilazio partziala (errelebu kontratua)? Lan egin daiteke pentsioa osatzeko? Erretiratzen naizenean, nire negozioaren titulartasuna ere aldatu behar dut?

Zer da PNVk eta PPk Madrilen adostu dutena? Pentsiodunen aldarrikapenak kontuan hartu dituzte edo mobilizazioa apaltzeko mugimendu hutsa izan da?