Pentsio kontributiboen eta ez kontributiboen igoera azaldu dizuegu, gutxieneko pentsioen taulak osatu ditugu eta pare bat osagarriren inguruan ere aritu gara.

2026an erretiro adina 66 urte eta 10 hilabetera luzatu da. Honetaz gain, aurten kalkulu bi egiten hasiko da, kalkulua progresiboki 27 urtera luzatzen joateko.  

Pentsio ez kontributiboak kotizatu ez duen edo gutxieneko kotizaziora heltzen ez den jendeari daude bideratuta. Subsidio izaera daukate, hau da, kopuru finkoa jasotzen da. Mota bi daude: erretiroagatik eta baliaezintasunagatik.

Langile bat hiltzen denean, bere bikotekideak jasotzen duen prestazioa da. Hala ere, hainbat baldintza bete behar dituzte pertsona biek.

Heriotza eta biziraupen prestazioek langilearen balizko heriotzak beste pertsona batzuei ekar diezaiekeen kalte ekonomikoa konpentsatzeko helburua dute. Zurztasun pentsioa hauetako bat da, alarguntza pentsioa eta senideen aldeko pentsioa diren bezala.

Prestazio hau ez da zurztasun pentsioarekin nahastu behar. Pentsioa jasotzeko, hainbat baldintza bete behar dira, hala nola, aldez aurretiko kotizazioak. Prestazioa, ordea, baldintza guztiak betetzen ez diren kasuetarako pentsaturik dago.

Aldez aurretiko erretiroa hainbat arrazoirengatik  har daiteke. Hemen borondatezko erretiroaz aritu gara: zenbat urterekin eska dezakegun, bete beharreko baldintzak, koefiziente murritzaileak…

Genero arrakala murrizteko osagarria Gizarte Segurantzaren prestazioa da. Seme-alaben jaiotzek lan ibilbideetan eta pentsioetan sorrarazi dezaketen kaltea apaltzea du helburu.

2023an martxan hasi zen kotizazio kontzeptu honen helburua pentsioen Erreserba Funtsa handitzea da. 2026an, langileoi %0,15 eta enpresei %0,75 ordaintzea dagokigu.

2023ko urriaren 1etik aurrera lan egindako eguna kotizatutako eguntzat jotzen ari da, eragin guztietarako, baita jardunaldi partzialaz lan egin badugu ere. Neurri honekin amaiera eman zaio, behingoz, partzialitate koefizientari.

⇒ 2023an indarrean hasi diren AZKEN ALDAKETEKIN

Momentura arte, pentsiorako oinarri arautzailea kalkulatzeko orduan, autonomoek ez zeukaten kotizazio hutsarteak osatzeko aukerarik. Hala ere, azken pentsio erreformak aldaketa ekarri du gai honetan.

Bizi laboralean zehar kotizatu barik egondako epealdiei “kotizazio hutsarte” deitzen zaie. Pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko momentuan kontuan hartzen dira eta, zelanbait esateko, kotizazio falta hori osatu egiten da “gezurrezko” gutxieneko kotizazio batzuekin.

Azken dekretu honek hainbat eta hainbat puntu ikutu ditu eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra hainbat artikulutan moldatu du. Hemen aldaketa nagusienak laburbildu dizkizuegu, baina, horretaz gain, bakoitza zabalago azalduko dugu dagokion artikulu espezifikoan.

Luze hitz egin da kotizazio oinarriak “destopatzeaz”. Hala ere, azken pentsio erreforman ez da halako neurririk hartu, zenbait aldaketa egin diren arren.

 

Langile batek erretiro partziala hartzen duenean, bere jardunaldia murriztuko du eta, tarte batez, soldata eta pentsioa batera jasoko ditu. Zenbait kasutan enpresak beste pertsona bat kontratatu beharko du langile hori ordezkatzeko eta bere jardunaldi portzentajea betetzeko. Langile berriarekin egingo duen kontratuari errelebo kontratua deitzen zaio.

Gutxienez %45 edo %65eko desgaitasun graduak dauzkaten langileek euren jubilazio adina aurrera dezakete, pentsioaren zenbatekoa kaltetu barik.

Ohikoa da gure bizi laboraletan atzerriko herrialderen batera mugitu behar izatea lan egiteko. Herrialde horietan kotizatutako urteak kontuan hartzen al dira gure jubilazioa kalkulatzeko?

Gizarte Ongizateko Funtsa Aldundiek kudeatzen duten prestazio ekonomiko osagarria da. Oinarrizko beharrei aurre egiteko zenbateko txikia da: 149,86 euro hilean.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak birritan ebatzi du jardunaldi partzialeko kotizazioak zenbatzeko eta erretiro pentsioak kalkulatzeko araudia diskriminatzailea eta zuzenbide komunitarioaren kontrakoa dela.

Estatu espainolean hiru pentsio mota daude: kontributiboak, ez kontributiboak eta osagarriak. Pentsio publikoen euskal sistema martxan jartzea eta jubilazio duinak bermatzea posiblea da, horretarako borondate politikoa egonez gero.

Azken urteotan, krisia aitzakia, Espainiako Estatuan pentsioek erreforma latz bi jasan dituzte: 2011 urtean –PSOEren eskutik- eta 2013an –PP gobernuan zela-.

Erreformaren ostean, zenbat urtez har daiteke jubilazio partziala (errelebu kontratua)? Lan egin daiteke pentsioa osatzeko? Erretiratzen naizenean, nire negozioaren titulartasuna ere aldatu behar dut?