2025eko maiatzaren 20an Atzerritarren Legearen Arautegi berria hasi zen indarrean. Honek hainbat aldaketa ekarri ditu; hauen artean, nagusienetako bat errotze baimenei dagokie.
Aparteko prozedura honen bitartez, egoera irregularrean dauden lagunek Estatuan bizitzeko baimena lor dezakete, beti ere Estatuan urte bi eman badute eta baliabide ekonomiko nahikoak egiaztatzen badituzte.
Aparteko prozedura honen bitartez, egoera irregularrean dauden lagunek erresidentzia baimena lor dezakete, beti ere Estatuan urte bi eman badute eta lan kontratu bat badaukate.
Hemen dakarkizuegun gida Idazkaritza Antirrazistak osatu du. Funtsezko informazio laborala, oharrak eta gomendioak ematen ditu hainbat gairen inguruan: lan kontratua, lan elkarrizketa, soldata, jardunaldia, kaleratzeak…
Europako Batasunetik datozen herritarrek, Estatuan hiru hilabete baino gehiago eman nahi badute, Europako Batasuneko herritarren erregistroaren ziurtagiria atera behar dute.
Hitzarmen kolektiboaz jakin beharrekoak ekarri dizkizuegu: hitzarmen eta Estatutuaren arteko lotura, hitzarmen motak eta, jakina, zelan jakin zein den gure hitzarmena eta zer egin enpresak betetzen ez badu edo beste bat aplikatzen badigu.
Gure lan harremanaz izaten ditugun zalantzarik ohikoenak Langileen Estatutua eta hitzarmen kolektiboa kontsultaturik argitu daitezke. Hemen, besteak beste, artikulu guztien zerrenda topatuko duzue, eduki zehatzetara joan ahal izateko lotura zuzenekin.
Egiaztagiri hau Europatik kanpo joan behar izan diren eta Estatura itzuli diren langileentzako dokumentua da. Beharrezkoa da, besteak beste, langabezia prestazioa edo subsidioa eskatzeko.
Estatu espainolak, momentura arte, araudiaren artikulu bat aitzakiatzat hartuta, lan errotzeagatiko baimenak ukatu izan dizkio modu legalean lan egin duten lagunei. Hau da, lan errotzeagatiko baimena beltzean lan egin den kasuetara mugatzen zen.
Gaztelerazko termino bi horiek behin baino gehiago entzun ditugu: NIE eta TIE. Baina, gauza bera al dira?
Erresidentzia eta lan baimenen prozeduretan hainbat tasa ezberdin ordaindu behar izaten dira. Tasa hauek urterik urte eguneratze dira. Hona tasa ohikoenen prezio berriez gain, eskaera-orri ofizialak ere ekarri ditugu.
Langabezia prestazioa eskatzeko orduan, Estatuan kotizaturik daukagun denbora ez ezik, Europako beste herrialde batzuetan izan dezakeguna ere hartzen da kontuan.
Zure egoera administratiboa edozein dela ere, osasun txartela eska zenezake.
Migrantea bazara, egin behar duzun lehenbiziko papera errolda da. Dokumentu honek bizilekua daukazula egiaztatzen du. Hau oso inportantea da erresidentzia eskatzeko, umeak eskolan apuntatzeko, osasun txartelarako…
Europako Batasunetik kanpoko migranteek jatorrizko herrialdera itzuli nahi badute, borondatezko itzulera plana eska dezakete. Borondatezko itzulerarako hiru modalitate daude.
Erresidentzia edota lan baimenik ez badaukazu ere, beste edozien langilek dauzkan eskubide berberak dauzkazu. Enpresak edo zure enpleatzaileak ez zaitu salatuko; gainera, lan harremana frogatu ahal baduzu, lan errotzeagatiko erresidentzia baimena eskatu ahal izango duzu.
Ez dago honen inguruko araudirik, baina bai langileen aldeko Epaitegi Gorenaren epai bat: langile migrante baten dokumentuak kadukatzen badira, hau ez da arrazoi nahikoa langilea kaleratzeko.
Espainiar nazionalitatea badaukazu eta beste herrialde batera lan egitera joan behar izan bazara, itzulitako migranteentzako diru laguntzak jaso ahal izango dituzu
Zelan eman langilearen alta Gizarte Segurantzan pausoz pauso eta beharrezko dokumentazioarekin. Zelan egin kontratua egoera administratibo irregularrean dauden langile migranteei.
