Langile autonomoek, inoren konturako langileek bezala, aldi baterako ezintasun kasuetan baja hartzeko eskubidea daukate eta, hortaz, prestazioa jaso dezakete.
Momentura arte, pentsiorako oinarri arautzailea kalkulatzeko orduan, autonomoek ez zeukaten kotizazio hutsarteak osatzeko aukerarik. Hala ere, azken pentsio erreformak aldaketa ekarri du gai honetan.
2023tik autonomoen kotizazioak irabazien araberakoak izan beharko dira, erregimen orokorrean gertatzen den bezala. Artikulu honetan aldaketa nagusiak eta datozen hiru urteetarako kotizazio oinarrien zein ordaindu beharreko kuoten taulak ekarri dizkizuegu.
Autonomoen kotizazio sistema berriarekin batera, beste puntu batzuk ere aldatu dira autonomoen erregimenean. Jarduera amaieragatiko prestazioan, besteak beste, kasu berri bi txertatu dira.
2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hau ere aldatuko da. Kuota murriztu berriaren inguruko detaile guztiak, zer gertatuko den honezkero tarifa laua daukaten autonomoekin, zelan egin eskaera… hau guztia eta gehiago gure artikulu honetan.
Zer gertatzen da autonomo faltsu moduan aritu bazara eta ez zegozkizun kuotak hilabeteetan edo urteetan ordaintzen egon behar bazara? Ez eman diru hori guztia galdutzat. Erreklamatu ahal duzu
Zenbait langilek auzitegietan aldeko ebazpenak lortu dituzte, baita Lan Ikuskaritzaren esku hartzea ere; baina, hala ere, ez da hori rider guztien kasua. Gomendagarria da, batez ere, azken egoera honetan dauden langileentzat, lan harremana ofizialki islatuta egotea.
Lege hau riderren lan baldintzak arautzera dator. Hala ere, ez da nahikoa: sektore honetako prekarietateari ateak zabalik uzteaz gain, ez dio erantzunik ematen autonomo faltsuen aferari eta ez dio aurre egiten ekonomiaren uberizazio prozesuari.
Beste artikulu batean azaldu genizuen autonomoentzako amatasun prestazio eta hobarien nondik norakoak. Hemen ekarri dizuegu zer gertatzen den amatasun bajarekin jarduera amaieragatiko prestazioa (autonomoentzako “langabezia”) jasotzen ari bazara.
2020ko diru-sarrerak %30, gutxienez, jaitsi badira eskatu ahal izango dira eta zorrak edo gastu finkoak ordaintzeko erabili beharko dira.
Urtero Foru Ogasunek euren zerga egutegia edo egutegi fiskala argitaratzen dute. Bertan behar fiskalak betetzeko datak adierazita daude. Gure orrialdetik Hegoaldeko lau probientzietako egutegietara sartu ahal izango zarete.
Oro har, berezitasun batzuk gorabehera, autonomoek Erregimen Orokorreko langileen eskubide berberak dauzkate gurasotasun prestazioari begira. Honetaz gain, kuotetan hainbat hobari izan ditzakezu.
Autonomoa bazara, inoren kontura lanean has zaitezke, ez da beharrezkoa zure jarduera uztea. Gauza bera gertatzen da soldatapekoa bazara: zeure konturako jarduera batekin bateragarria izango litzateke.
Azken urteotan iruzur modu hau biderkatu egin da. Langileek gastu guztiak ordaindu behar izateaz gain, enpresak ezartzen dituen behar guztiak bete behar dituzte, baina ez daukate betebehar horiek beraiekin batera dakarten eskubiderik bat ere ez.
Langabezia prestazioa kobratzen ari bazara (enplegu barik gelditu zarelako) eta autonomoetan alta ematea erabakitzen baduzu (proiektu bat hasteko edo erregimen horretan enplegu bat eskaini dizutelako), hiru aukera dauzkazu
Figura hau 2007ko Lan Autonomoaren Estatutuan sartu zen indarrean. TRADEen ezaugarri nagusia da diru sarreren %75 (gutxienez) enpresa edo bezero bakar batengandik jasotzen dela