Lan arloko informazio eta gomendioak.
Horrela saldu diguten arren, ez da egia kaleratzeak debekatu direnik, gehien jota, tanta bat “garestitu” dira. Bestetik, aldi baterako kontratuak etenaldian sar daitezke, baina hauek ere ez dira kalerapenetatik babestu.
Baimen ordaindua baino, enpresaren aldeko malgutasuna dugu figura berri hau. Honetaz gain, legeak ordu guztiak ez berreskuratzeko aukera ematen duela kontatuko dizuegu eta enpresen aldetik egon daitezkeen balizko abusuetaz ere ohartaraziko zaituztegu.
Hainbat tresna eta gomendio konfinazio egunotako gehiegikeriei aurre egin ahal izateko.
Azken egunotan ere egiaztatzen ari garenez, etxeko langileak ez omen dira existitzen. Hemen informazio apur bat ekarri dizuegu momentu honi aurre egin ahal izateko (kaletik mugitu ahal izateko ziurtagiri bat barne).
[EGUNERATUTA]
Autonomoei eragiten dieten neurri bi dakartzagu:
– Koronabirusagatiko bajak
– Jarduera amaieragatiko aparteko prestazioa
Nahikoak ez izan arren, hemen dauzkazue azalduta Madrilgo Gobernuak hartutako neurriak:
– Hipoteken moratoria
– Etxeko hornidura (argia, ura, gasa)
Lan egiteari utzi behar izan dioten (edo ordu gutxiagoz lan egin behar duten) zein kaleratuak izan diren langileentzat.
Martxoaren 31n onartu eta apirilaren 1ean argitaratutakoak:
– Gizarte Segurantza
– Hornikuntza
– Bono soziala
– Hipotekak…
Gutxienez hilabete biko kontratuaz aritu bazara eta egunotan langabezian geratu bazara (eta ez badaukazu aukerarik beste langabezia subsidiorik jasotzeko), hau eska zenezake.
Madrilgo Gobernuak apirilaren 1ean argitaratutako neurriak eta, honetaz gain, EAE eta Nafarroako Gobernuen alokairu-laguntzak.
Bulegoak itxita daudela, zelan egin prestazioak eskatzeko izapideak?
Webguneko hainbat ataletan sakabanaturik daukagun informazioa bildu, kontu berri eta eguneraketa zenbait gehitu eta sarrera berri honetan ERTEen inguruko zalantza nagusiak bildu ditugu.
Prebentzio neurrien enpresetako plangintzen inguruko informazioa: ze nolako neurriak izan behar diren, zelan osatu behar den eta adostasun beharra langileokin. Ez bada betetzen, SALATU!
2.200€, jarduera amaieragatiko aparteko prestazioa aitorturik daukaten autonomoentzat; 700€ edo 800€, fakturazioan %30eko jaitsiera izan dutenentzat.
Riderren egoera krisi honetan; riderren greba eta mobilizazioak; Lan Ikuskaritzan jarri dugun salaketa, eta balizko bezeroei dei zuzena.
Apirilaren 22an argitaratutako 15/2020 Dekretuaren bitartez, lokalen errenta ordaintzeko neurriak plazaratu ditu Madrilgo Gobernuak. Zorrak atzeratzeko aukera baino ez dela aurreratzen dizuegu.
Prestazioa eskatu ahal izango dute probaldian kaleratuak izan diren lagunek eta, beste lan batean hasteko, aurreko lana utzi dutenek Hala ere, guztiek ez dute eskubide hori izango
Apirilaren 22an BOEn argitaratutako 15/2020 Dekretuak aldizkako langile finkoei begirako hainbat neurri ezarri ditu, langabezia prestazioari dagokionez.
Epe administratiboak geldirik eta bulegoak itxita daudenez, zer gertatzen da momentu honetan herritar migranteek egin behar dituzten izapideekin?
Maiatzaren 5ean, azkenik, argitaratu dira EHAAn alokairu askeko etxebizitzen errenta ordaintzeko laguntzak.
Jardunaldia murriztuz gero, ze nolako laguntzak eska daitezkeen ekarri eta Koronabirusa. Informazioa eta gomendioak alarma egoerarako orrialdean jasotzen genuen neurri hau sakonago azaldu dugu.
Lan Zuzendaritza Orokorrak maiatzaren 1ean irizpideak argitaratu zituen. Laburbilduz, ezinbesteko kausengatiko ERTE prozeduretan dauden enpresei aukera ematen zaie ERTEa progresiboki atzean uzteko.
Eskaera epea: maiatzaren 12tik ekainaren 1era.
Aparteko laguntza honen inguruko informazioa jaso eta sarrera honetan ekarri dizuegu (eskaera, dokumentazioa, bete beharreko baldintzak…).
Maiatzaren 13an, azkenik, argitaratu da BOEn Madrilgo Gobernuak, CEOEk, Cepymek, CCOOak eta UGTk sinatutako akordioa (18/2020 Dekretua) ERTEen luzapenaren inguruan.
[EGUNERATUTA]
Maiatzean hainbat izapide egiaztagiri digitalik gabe egiteko aukera zabaldu zen, bere momentuan azaldu genizuen bezala. Gerora, SMS bitartez ere identifikatzeko aukera eman da.
Maiatzaren 20an argitaratu den Aginduaren bitartez, herritar migranteen lan eta erresidentzia baimenak automatikoki sei hilabetez prorrogatzea ezarri da.
Ekainaren 1etik aurrera Lanbideren bulegoak berriro jendeari zabaldu eta hainbat izapide aurrez aurre egin ahal izango ditugu. Hala ere, batzuk telefonoz edo internetez egin beharko dira.
19/2020 Dekretuaren bitartez (maiatzaren 27ko BOE), osasun arloan (arlo sozio-sanitarioan barne) aritzen diren langileen kasuan, koronabirus kutsapenak ondorio guztietarako lan istriputzat aitortuak izateko aukera zabaldu da.
Irailaren 30era arte luzatu dira, bai ezinbesteko kausengatiko ERTEak, baita aparteko langabezia prestazioa ere.
Aparteko prestazioa jasotzen egon diren autonomoentzat, hiru hilabeteotan prestazio arrunta jasotzeko aukera.
Ekainaren 30ean jarduera amaieragatiko aparteko prestazioa jasotzen egon diren autonomoek hurrengo hiru hilabeteetako kotizazioetan salbuetsita egoteko eskubidea izango dute.
Umeak klasera itzuli direla, adierazpenak adierazpen, oraindik ez da neurri zehatz berririk hartu. Orrialde honetan daukazue egun dauden aukera posibleak.
30/2020 Dekretuaz, ERTEak 2021eko urtarrilaren 31ra arte luzatu dira; langabezia prestazioak ez dira %70tik %50era jaitsiko; eta, honetaz gain, jardueraren eragozpenagatiko eta jardueraren mugapenagatiko ERTEak sortu dira.
• Jarduera amaieragatiko prestazio arruntaren luzapena
• Jarduera amaieragatiko aparteko prestazioa
• Autonomo sasoilarientzako aparteko prestazioa
Titularra edo familia unitateko kideren bat langabezian edo ERTEan badago, jardunaldia murriztu behar izan badu edo, halako arrazoiren batengatik, azken hilabetean diru-sarreren galera esanguratsua pairatu badu.
Neurri hau urriaren 6tik ikasturtea amaitu arte luzatu da eta ikastetxeetako langileak ere barne hartu ditu.
Uztailean, abuztuan eta irailean ERTEan egon diren langileek jaso duten prestazioa osazeko laguntzak. Eskaera epea: azaroaren 4tik 20ra arte.
Langabezia prestazioa edo langabezia subsidioa agortu badituzu (martxoaren 14tik ekainaren 30 bitartean), aparteko subsidio hau eska zenezake. Eskaera epea azaroaren 6an hasi da.
Kultura arloan teknikari edota laguntzaile moduan aritu diren langileentzako aparteko prestazioa. Pertsona hauek aldi baterako egon behar izan dira lanean, inoren kontura, ekitaldi, obra edo ikuskizun publiko batean. Eskaera epea azaroaren 6an hasi da.
Diru laguntza hauek autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek eska ditzakete, beti ere, azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuaz, Eusko Jaurlaritzaren aginduaz ixtera edo jarduera murriztera behartuta egon badira. Eskaera epea abenduaren 10ean amaituko da.
Azaroaren 27an, argitaratu ziren Nafarroako Aldizkari Ofizialean Ostalaritzari begirako laguntzak (70/2020 Ebazpena).
Eskaera epea abenduaren 1ean hasi da eta hilaren 15era arte luzatuko da.
Dekretu hau aurrekoaren nahiko antzekoa da. Edozelan, berritasun nagusi bi dakartza: jabe handien kasuan errenta %50 jaisteko eskatu ahal izango da eta, bestetik, jabe handiak ez diren arrendatzaileek, errenta jaitsiz gero, errebaja horren kenketa deduzitu ahal izango dute PFEZen.
Laugarren luzapen bat ezarri da maiatzaren 31ra arte. Aurrekoaren orpotik dator azken hau; edozelan, den-dena aurkituko duzu gure artikuluan azalduta.
Momentura arte lan istriputzat jotzen ziren, baina otsailaren 3ko dekretu baten bitartez, lan gaixotasuntzat joko dira pandemia egoerak dirauen bitartean.
ERTEagatiko prestazioa jasotzen egon bazara eta, aldi berean, beste lan batean jardunaldi partzialaz aritu bazinen, agian SEPEk, bere momentuan, ERTEagatiko langabezia prestazioa murriztu zizun. Honezkero aukera daukazu diru hori itzul diezazutela eskatzeko
Jardunaldia moldatzeko zein murrizteko hainbat aukera ematen dira Langileen Estatutuan. Hala ere, Mecuida izeneko programa honen bitartez, aukera hauek zabaldu ziren koronabirusaren krisia dela eta. 2021eko maiatzaren 31ra arte egongo da indarrean, ez bada beste luzapenik ezartzen.
Alarma egoera indarrean sartzearekin batera, langabeziaren berritze automatikoari ekin zitzaion. Ez zen beharrezkoa guk langabezia zigilazea. Hala ere, Nafarroan maiatzaren 1etik aurrera izapide hori geuk egin beharko dugu berriro.
Izurritearekin batera martxan jarri ziren enplegua erregulatzeko aldi baterako espedienteen bosgarren luzapena da hau, laugarrena maiatzaren 27an amaitu behar zen eta. Honela, espediente hauek indarrean egon ahal izango dira irailaren 30era arte.
Aldi baterako espedienteen seigarren luzapena da hau (otsailaren 28ra arte egongo dira neurriok indarrean). Berritasunik handiena daukagu enpresek, kotizazio salbuespen handiagoak lortzeko, emango duten prestakuntza.
Apirilaren 20an indargabetu zen maskarak barnealdeetan edo toki itxietan erabiltzeko derrigortasuna, osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta garraio kolektiboan izan ezik. Baina, zer gertatzen da beste lan eremuetan?