Seguru termino hau behin baino gehiagotan entzun duzula edo, behintzat, hemen, Bizilanen, irakurri duzula. Hainbat artikulutan azaltzen da, beti ere prestazioren baten inguruan berba egiten dugunean. Izan ere, prestazio kontributiboengatik zenbat jasoko dugun kalkulatzeko orduan, ezer baino lehen oinarri arautzailea zein den jakin behar dugu.
Oinarri arautzailea prestazioa kalkulatzeko erabiltzen den baremoa da. Gure kotizazio oinarrien batezbesteko moduko zerbait da, nahiz eta, segun eta zein den kalkulatu nahi dugun prestazioa, formula bat edo beste bat erabili beharko dugun. Honela, emaitza ez da berbera izango ezintasun iraunkorragatiko pentsioa kalkulatzen dugunean edo langabeziagatiko prestazioa kalkulatzen dugunean, adibidez. Hori bai, kasu guztietan, ardatz nagusia beti izango da kotizazio oinarria, izan gertakizun arruntengatik, izan gertakizun profesionalengatik, kasuan kasu.
Gure artikuluan oinarri arautzaileaz jakin beharreko guztia azaltzeaz gain, prestazio bakoitzerako zelan kalkulatzen den ere azaldu dizuegu (langabezia, pentsio ezberdinak, baja medikoak…).
Eta, betiko moduan, hortik topatzen ditudan gauzatxo interesgarriak ere ekarri dizkizuet, hala nola, online tresna bat, nork bere pentsioaren oinarri arautzailea kalkula ahal dezan.