Hemen dakarkizuegun gida Idazkaritza Antirrazistak osatu du. Funtsezko informazio laborala, oharrak eta gomendioak ematen ditu hainbat gairen inguruan: lan kontratua, lan elkarrizketa, soldata, jardunaldia, kaleratzeak…
Europako Batasunetik datozen herritarrek, Estatuan hiru hilabete baino gehiago eman nahi badute, Europako Batasuneko herritarren erregistroaren ziurtagiria atera behar dute.
Hitzarmen kolektiboaz jakin beharrekoak ekarri dizkizuegu: hitzarmen eta Estatutuaren arteko lotura, hitzarmen motak eta, jakina, zelan jakin zein den gure hitzarmena eta zer egin enpresak betetzen ez badu edo beste bat aplikatzen badigu.
Gure lan harremanaz izaten ditugun zalantzarik ohikoenak Langileen Estatutua eta hitzarmen kolektiboa kontsultaturik argitu daitezke. Hemen, besteak beste, artikulu guztien zerrenda topatuko duzue, eduki zehatzetara joan ahal izateko lotura zuzenekin.
Egiaztagiri hau Europatik kanpo joan behar izan diren eta Estatura itzuli diren langileentzako dokumentua da. Beharrezkoa da, besteak beste, langabezia prestazioa edo subsidioa eskatzeko.
Estatu espainolak, momentura arte, araudiaren artikulu bat aitzakiatzat hartuta, lan errotzeagatiko baimenak ukatu izan dizkio modu legalean lan egin duten lagunei. Hau da, lan errotzeagatiko baimena beltzean lan egin den kasuetara mugatzen zen.
Gaztelerazko termino bi horiek behin baino gehiago entzun ditugu: NIE eta TIE. Baina, gauza bera al dira?
Erresidentzia eta lan baimenen prozeduretan hainbat tasa ezberdin ordaindu behar izaten dira. Tasa hauek urterik urte eguneratze dira. Hona tasa ohikoenen prezio berriez gain, eskaera-orri ofizialak ere ekarri ditugu.
Azkenik, Migrazioen Estatu Idazkariak eskaera honi baiezko erantzuna eman dio eta, asilo eskatu bada ere, erresidentzia baimena ere tramitatu ahal izango da.
Langabezia prestazioa eskatzeko orduan, Estatuan kotizaturik daukagun denbora ez ezik, Europako beste herrialde batzuetan izan dezakeguna ere hartzen da kontuan.
Zure egoera administratiboa edozein dela ere, osasun txartela eska zenezake.
Migrantea bazara, egin behar duzun lehenbiziko papera errolda da. Dokumentu honek bizilekua daukazula egiaztatzen du. Hau oso inportantea da erresidentzia eskatzeko, umeak eskolan apuntatzeko, osasun txartelarako…
Europako Batasunetik kanpoko migranteek jatorrizko herrialdera itzuli nahi badute, borondatezko itzulera plana eska dezakete. Borondatezko itzulerarako hiru modalitate daude.
Estatu espainolean atzerritarrentzako erregimen bi daude: erregimen orokorra eta erregimen komunitarioa. Era berean, hainbat erresidentzia baimen dira eta, zure egoeraren arabera, bata edo bestea eskatu ahal izango duzu.
Aldi baterako erresidentzia baimena da. Hiru urtez Estatuan bizitzen egon zarela egiaztatu behar duzu eta lan kontratua behar duzu. Hala ere, ez da beharrezkoa aldez aurretik lan egin izana.
Aldi baterako erresidentzia baimena da. Estatuan bi urtez bizitzen egon zarela egiaztatu behar duzu eta ez duzu lan kontraturik behar. Hori bai, aldez aurretik gutxienez sei hilabetez lanean egon zarela frogatu behar duzu.
Estatu espainolean legalki bizi den norbaiten senidea izateagatik ematen den erresidentzia baimena da. Senideak ekarri nahi dituen pertsonak enplegua izan behar du eta etxebizitza egokia badaukala egiaztatu beharko du.
Erresidentzia edota lan baimenik ez badaukazu ere, beste edozien langilek dauzkan eskubide berberak dauzkazu. Enpresak edo zure enpleatzaileak ez zaitu salatuko; gainera, lan harremana frogatu ahal baduzu, lan errotzeagatiko erresidentzia baimena eskatu ahal izango duzu.
Ez dago honen inguruko araudirik, baina bai langileen aldeko Epaitegi Gorenaren epai bat: langile migrante baten dokumentuak kadukatzen badira, hau ez da arrazoi nahikoa langilea kaleratzeko.
Espainiar nazionalitatea badaukazu eta beste herrialde batera lan egitera joan behar izan bazara, itzulitako migranteentzako diru laguntzak jaso ahal izango dituzu
Zelan eman langilearen alta Gizarte Segurantzan pausoz pauso eta beharrezko dokumentazioarekin. Zelan egin kontratua egoera administratibo irregularrean dauden langile migranteei.