Langabeziarako kotizatzen al da ERTEan egon bitartean?

2020/10/26

ERTEan gauden bitartean, langileok Gizarte Segurantzan kotizatzen jarraitzen dugu eta, era berean, enpresak gugatik ere bai.

Kotizazio hauek hainbat prestaziotarako hartuko dira kontuan, hala nola erretirorako edo ezintasunetarako, baina ez dira aintzat hartuko langabeziarako. Hau da, langabezia egoera arruntean gaudenean gertatu bezala, kotizazio horiek ez dute langabezia-denbora gehiagorik pilatzen edo metatzen.

Gogora dezagun langabezia prestazio kontributiboaren iraupena kotizatutako denboraren araberakoa dela. Gutxienez lau hilabetez eta gehienez bi urtez jaso daiteke. Iraupena azken sei urteetan zehar kotizatu den denboraren arabera izango da: zenbat eta kotizazio gehiago, orduan eta iraunpen luzeagoa.

KOTIZATUTAKO EGUNAK

PRESTAZIO EGUNAK

360tik 539ra

120

540tik 719ra

180

720tik 899ra

240

900tik 1079ra

300

1080tik 1259ra

360

1260tik 1439ra

420

1440tik 1619ra

480

1620tik 1799ra

540

1800tik 1879ra

600

1980tik 2159ra

660

2160tik aurrera

720

Pandemia egoera dela eta martxan jarri diren ERTEen berezitasuna da ez dutela langabeziarik kontsumitzen; hortaz, aldez aurretik pilatuta eduki dugun langabezia-denbora ez dugu galduko ERTEan egoteagatik. Honela, ERTE egoera amaituta, prestazioa eskatu beharko bagenu, aldez aurretik egindako kotizazioak erabil genitzake prestazioa eskatzeko.

Esan bezala, ERTEan egotea langabezian egotea bezala da, ez da langabezia prestaziorako kotizazio berririk sortzen. Gogoratu, bestetik, ERTE mota bi daudela: etenaldi espedienteak (“suspensión”) eta murriztapen espedienteak (“reducción”). Bigarren hauetan lanean jarraitzen dugu, baina ordu gutxiagoz edo jardunaldi txikiagoz. ERTEagatiko prestazioa lan egiten ez dugun denboragatik jasotzen dugu, baina lan egindako denborari dagokion soldata ere bai, jakina. Hortaz, ERTE hauetan, jardunaldiaren zati batean lan egiten ari garenez, lan egindako parte horri dagozkion kotizazioak bai pilatuko liratezke etorkizunean langabezia prestazioa eskatu beharko bagenu.

Langabezia prestazioa jasotzeko behar besteko kotizaziorik ez badaukazu, baliteke langabezia subsidioa eskatu ahal izatea. Hainbat subsidio daude: kotizazio nahikorik ez izateagatik, 45 urtetik gorakoentzat; 52 urtetik gorakoentzat; langabetuentzako familia laguntza

Langabezia prestazioaren inguruko informazioa eta subsidio mota guztiak zein bakoitzari dagozkion bete beharreko baldintzak ondorengo artikuluetan dauzkazu azalduta:

Eta ERTEen inguruan gehiagorik jakin nahi baduzu: