Bonu soziala elektrizitatearen fakturan jaso daitekeen deskontua da. 2022ko apirilean aldaketa batzuk egin dira honen gainean. ADI! familia unitatearen kontzeptua zabaldu eta errenta gehiago hartuko dira kontuan!

Europako Batasunetik datozen herritarrek, Estatuan hiru hilabete baino gehiago eman nahi badute, Europako Batasuneko herritarren erregistroaren ziurtagiria atera behar dute.

Alarma egoera indarrean sartzearekin batera, langabeziaren berritze automatikoari ekin zitzaion. Ez zen beharrezkoa guk langabezia zigilazea. Hala ere, Nafarroan maiatzaren 1etik aurrera izapide hori geuk egin beharko dugu berriro.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak izapideak online egiteko webgune berri bat jarri du martxan. Lehen zeuden aukerekin konparaturik, orain errazagoa da informazioa topatzea eta izapideetara sartzea.

NAN elaktronikoaz eta ziurtagiri digitalaz gain, EAEko administrazioekin (Jaurlaritzarekin, aldundiekin, udalekin…) izapideak egiteko, sistema hau ere erabil genezake.

Cl@ve sistemak Estatuaren administrazioekin egin beharreko izapideetarako balio digu, baita Nafarroako Gobernuarekin egin behar ditugunak egiteko ere.

[EGUNERATUTA]
Maiatzean hainbat izapide egiaztagiri digitalik gabe egiteko aukera zabaldu zen, bere momentuan azaldu genizuen bezala. Gerora, SMS bitartez ere identifikatzeko aukera eman da.

Gure kotizazio oinarriak ezagutzea eta dena ondo dagoela egiaztatzea garrantzitsua da, batez ere hainbat prestazio oinarri horien arabera kalkulatzen direlako.

Askotan, lan istripu edo gaixotasun bat daukagunean, ez da horrela aitortzen. Bere jatorria lan gertakizun edo kontingentzietan baino, gertakizun arruntetan sailkatzen da. Horrelakoetan, kontingentzien zehaztapenerako erreklamazio prozedurari ekin behar zaio.

Inoiz beharrezkoa izan ahal zaizu ikasketaren bat egiaztatzeko dokumentu hau. Hemen azalduko dizugu ze bidetatik eska dezakezun.

Zure egoera administratiboa edozein dela ere, osasun txartela eska zenezake.

Izapide bi egin behar dira, bata Lanbiden edo Nafar Lansarean eta bestea SEPEn (lehengo INEMen).

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrera hurbildu , internetez bizi laborala eskatu edo telefonoz jaso zenezake.

Migrantea bazara, egin behar duzun lehenbiziko papera errolda da. Dokumentu honek bizilekua daukazula egiaztatzen du. Hau oso inportantea da erresidentzia eskatzeko, umeak eskolan apuntateko, osasun txartelarako…

Desgaitasun ziurtagiria dokumentu administratiboa da. Desgaitasun mota eta maila zehazten ditu. Ezinbestekoa da hainbat zerbitzu jasotzeko eta babestutako enplegurako.

Mugikortasuna murriztuta daukaten eta gutxienez %33ko desgaitasun maila daukaten lagunek eurentzat gordeta dauden aparkalekuak erabil ditzakete.