Otsailaren 20tik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteek 300 euroko diru-laguntza berri hau eska dezakete, bai alokairuan bizi badira, baita etxe bat erosi badute ere.
Heriotza eta biziraupen prestazioek langilearen balizko heriotzak beste pertsona batzuei ekar diezaiekeen kalte ekonomikoa konpentsatzeko helburua dute. Zurztasun pentsioa hauetako bat da, alarguntza pentsioa eta senideen aldeko pentsioa diren bezala.
Berebiziko garrantzia dauka gazteek euren eskubideen jabe izatea lan merkatura sartzerakoan. Gida honek borroka tresna bat izan nahi du, geure eskubideen alde borroka egiteko lehen pausoa eskubide horiek ezagutzea baita.
2023ko urriaren 1etik praktikak egiten dituzten ikasleek Gizarte Segurantzan alta emanda egon beharko dira eta kotizatu beharko dute.
Emanzipa programa alokairua ordaintzeko diru-laguntza da. 23 eta 32 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Hala ere, Covid izurritetik langabetuei ere zabaldu zaie aukera hau (euren adina edozein dela ere).
Alokairua ordaintzeko laguntza da (beraz, hipotekak kanpo geratzen dira). 18 eta 35 urte bitartean jaso daiteke eta errentaren %60 jasoko genuke, 300 euroko mugarekin. Baina, adi! hainbat baldintza bete behar dira, hala nola alokairuaren gehienezko prezioa.
Azken lan erreformak praktika kontratua moldatu du. Izan ere, prestakuntza kontratu bi izango dira hemendik aurrera: alternantziako prestakuntza kontratua eta praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratua.
Azken lan erreformak prestakuntza eta ikasketa kontratua moldatu du. Izan ere, prestakuntza kontratu bi izango dira hemendik aurrera: alternantziako prestakuntza kontratua eta praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratua.
Hitzarmen kolektiboaz jakin beharrekoak ekarri dizkizuegu: hitzarmen eta Estatutuaren arteko lotura, hitzarmen motak eta, jakina, zelan jakin zein den gure hitzarmena eta zer egin enpresak betetzen ez badu edo beste bat aplikatzen badigu.
Gure lan harremanaz izaten ditugun zalantzarik ohikoenak Langileen Estatutua eta hitzarmen kolektiboa kontsultaturik argitu daitezke. Hemen, besteak beste, artikulu guztien zerrenda topatuko duzue, eduki zehatzetara joan ahal izateko lotura zuzenekin.
Egiaztagiri hau Europatik kanpo joan behar izan diren eta Estatura itzuli diren langileentzako dokumentua da. Beharrezkoa da, besteak beste, langabezia prestazioa edo subsidioa eskatzeko.
Momentura arte prestakuntza kontratu mota bi existitzen ziren: praktika kontratua eta prestakuntza eta ikasketa kontratua. Orain, hirugarren hau sartu da jokoan.
Enpresa batean lan egiten hasten garenean, askotan, hasieran probaldia pasa behar dugu. Probaldian dagoen langileak beste edozein langilek dauzkan eskubide eta betebehar berberak dauzka, nahiz eta zenbait berezitasun badauden.
Gure kualifikazio profesionalak egiaztatzeko tituluak dira. Ikastaro bidez lor daitezke, baina bereziki interesgarriak dira lan eskarmentuaz ere lor ditzakegulako. Hau da, lan esperientzia badaukagu, ziurtagiria akreditatu ahal dugu.
Zer agertu behar da kontratuan? Zer sinatu behar duzu eta zer ez? Gizarte Segurantzaren zenbakia behar duzu aldez aurretik? Argitu hemen zure zalantzak ezer sinatu aurretik.
Inoiz beharrezkoa izan ahal zaizu ikasketaren bat egiaztatzeko dokumentu hau. Hemen azalduko dizugu ze bidetatik eska dezakezun.
Teorian gazteek formazioa jaso eta lan munduan hasi ahal izateko kontratuak dira, baina, praktikan enpresek ez dute gazteei formazio hori emateko interes handirik izaten. Ezagutu zure eskubideak.
Noiz egin ahal digute praktika kontratu bat? Zenbat denboraz egon gaitezke honelako kontratu batekin? Zeintzuk dira enpresaren betebeharrak?
Praktika mota anitz daude, laboralak eta ez laboralak izan daitezke, ordainduak eta ez ordainduak, ikasten dugun bitartean eta ikasketak behin amaituta.
Administrazioek lanbide heziketa dualari sekulako bultzada eman diote, gazteak lan munduratzeko bidea dela esanda. Patronalaren aspaldiko eskaera da, hala ere, hiru urtez langileak ia edo guztiz doan izan ahal dituztelako plantillan, lanean jarraitzeko konpromiso barik.
Benetan zara bekarioa ala enpresak langile bat ordezkatzeko erabiltzen zaitu? Iruzurrezko bekario edo bekario faltsutzat erabiliz gero, enpresa salatu zenezake.
Espainiar nazionalitatea badaukazu eta beste herrialde batera lan egitera joan behar izan bazara, itzulitako migranteentzako diru laguntzak jaso ahal izango dituzu.
Ze hitzarmen aplikatu behar zaizu ABLE bitartez kontratatu bazaituzte? Zein izan behar da soldata? Nork markatzen ditu lan baldintzak?