Mugikortasun funtzionalaz eta mugikortasun geografikoaz gain, enpresak beste baldintza batzuk ere aldatu ahal ditu: jardunaldia, soldata, ordutegia, txandak…
Mugikortasun geografikoa zera da, enpresak daukan ahalmena langilea beste herri batera mugitzeko. Mugikortasun geografiko mota bi daude: lekualdatzeak (behin-betikoak) eta desplazamenduak (behin-behinekoak).
Mugikortasun funtzionala zera da, enpresak daukan ahalmena langileari beste zeregin edo funtzio batzuk egozteko. Talde profesional berekoak edo goragoko zein beheragoko talde batekoak izan daitezke.
Prestazio kontributiboengatik (langabeziagatik, pentsioagatik, gaixotasun bajagatik…) zenbat jasoko dugun kalkulatzeko orduan, ezer baino lehen oinarri arautzailea ezagutu behar dugu.
Gaixotasun profesionala lan baldintza desegokiek sorrarazten duten osasun kaltea da. Gaixotasun profesionaltzat jo ahal izateko, legean azaltzen den jardueraren batean eta zehaztutako elementu edo substantzia arriskutsuen eraginez harrapatu behar izan da.
Gizarte Segurantzarekin izan dezakegun harreman mota bat da. Honelakoetan, gure lan jarduera amaitu da, baina ulertzen da alta egoerak iraun behar duela, hainbat eskubideren jabe izaten jarraitzeko.
Langileak kaleratze bat inpugnatzen duenean, epaitegien erabakiaren arabera, kaleratze hori bidezkoa, bidegabea ala baliogabea izan daiteke. Artikulu honetan kaleratze baliogabeez jakin beharreko guztia aurkituko duzue.
Kotizazio berria da, 0,6 puntukoa, enpresa eta langile artean ordaindu beharrekoa (%0,5 enpresak eta %0,1 langileak). Helburua pentsioen Erreserba Funtsa handitzea da.
Lan harremana amaitzen denean, enpresak langileari zenbait kantitate zor dizkio. Orduan, enpresak proposamen bat egin behar du idatziz eta bertan azaldu zeintzuk diren ordaintzeko falta dituen kantitateak. Hona hemen zenbait aholku finikitoa sinatzerakoan.
Kaleratze gutunak berebiziko garrantzia dauka kaleratze prozesuetan. Izan ere, enpresak ez badigu dokumentu hau ematen edo ez badu behar bezala osatzen, hau da, gutunak ez badu hainbat betebehar formal jasotzen, honek kaleratzea bidegabetzat jotzea ekar lezake.
Langile batek erretiro partziala hartzen duenean, bere jardunaldia murriztuko du eta, tarte batez, soldata eta pentsioa batera jasoko ditu. Zenbait kasutan enpresak beste pertsona bat kontratatu beharko du langile hori ordezkatzeko eta bere jardunaldi portzentajea betetzeko. Langile berriarekin egingo duen kontratuari errelebo kontratua deitzen zaio.
Enpresa batek ezin ditu langileak kontratatu eta beste enpresa bati pasatu, besterik gabe, bertan lan egin dezaten. Hori ABLE edo aldi baterako lan enpresek baino ezin dute egin. Hala ere, benetan ohiko bihurtu da fenomeno hau, hain ohikoa ezen langile askok eta askok ez baitakite jokabide ilegal eta zigorgarria denik ere.
Etxeko langileen gutxieneko eskubideak ezartzen dituen 189 Hitzarmenak berriro egin du salto komunikabide guztietara. Ministeriotik esaten digute baietz, orain egin egingo dutela, hitzarmena berretsi egingo dela. Eta zenbaitek jadanik ematen dute egintzat etxeko langileak langabezia prestazioa jasotzen hasiko direla laster batean.
Enpresa askok, langileren bat kaleratu nahi dutenean, diziplinazko kaleratzea aplikatzen dute, edozein aitzakia edo gezur erabilita. Arrazoia? Honela ez dutelako kalte-ordainik pagatu behar.
Hitzarmen kolektiboaz jakin beharrekoak ekarri dizkizuegu: hitzarmen eta Estatutuaren arteko lotura, hitzarmen motak eta, jakina, zelan jakin zein den gure hitzarmena eta zer egin enpresak betetzen ez badu edo beste bat aplikatzen badigu.
Gure lan harremanaz izaten ditugun zalantzarik ohikoenak Langileen Estatutua eta hitzarmen kolektiboa kontsultaturik argitu daitezke. Hemen, besteak beste, artikulu guztien zerrenda topatuko duzue, eduki zehatzetara joan ahal izateko lotura zuzenekin.
Gaztelerazko termino bi horiek behin baino gehiago entzun ditugu: NIE eta TIE. Baina, gauza bera al dira?
Enpresa batean lan egiten hasten garenean, askotan, hasieran probaldia pasa behar dugu. Probaldian dagoen langileak beste edozein langilek dauzkan eskubide eta betebehar berberak dauzka, nahiz eta zenbait berezitasun badauden.
Lehen begiratu batean, eman lezake kategoriak eta taldeak gauza antzekoak direla; hala ere, terminologia aldaketa honen atzean 2012ko erreformaren helburuetako bat ezkutatu zen: langileen mugikortasun funtzionala areagotzea.
Prestazioetarako eskatzen diren gutxieneko kotizazioen inguruko guztia: zer diren, zeintzuk kotizazio hartzen diren kontuan, zenbateko gabealdia behar den prestazio bakoitzerako…
Jardunaldi partzialaz aritzen diren langileek kontratuak ezartzen dituen baino ordu gehiago egin ahal dituzte. Ordu osagarriak deitzen zaie honelakoei.
Zein da kalteordaina eta zelan kalkulatu; zeintzuk dira enpleatzailearen betebeharrak (bete ezean, desistimientoa kaleratzetzat sala daiteke, kalteordain handiagoekin); kalteordainaz gain, finikitoa ere jaso behar da…
Langile orok jaso behar duen gutxieneko soldata da eta Madrileko Gobernuak ezartzen du urtez urte dekretuz. Hemen dauzkazu eguneratutako zenbatekoak eta zehaztapen guztiak (etxeko langileak, autonomoak, FOGASA, enbargoak…)
IPREM laguntza sozialak, bekak, subsidioak eta abar kalkulatzeko erabiltzen den adierazlea da. 2004an sortu zen, helburu oso argiekin: babes soziala gero eta jende gutxiagorengana heltzea eta prestazioak gero eta eskasagoak izatea.
Kontratuan lan harremanaren baldintzak eta funtzioak islatzen dira. Kontratu motaren arabera, eskubide eta betebeharrak ezberdinak dira, bai langilearen kasuan, bai enpresaren kasuan.
Azken urteotan iruzur modu hau biderkatu egin da. Langileek gastu guztiak ordaindu behar izateaz gain, enpresak ezartzen dituen behar guztiak bete behar ditu, baina ez dauka, betebehar horiek beraiekin batera dakarten eskubiderik bat ere ez.
Legearen arabera, 50 langiletik gorako enpresetan (pribatu zein publikoetan) lanpostuen %2, gutxienez, urritasunen bat daukaten langileentzat gorde behar da.
EEE edo enplegua erregulatzeko espedienteak mota ezberdinetakoak izan daitezke: iraungitze espedientea, etenaldi espedientea edo lanaldia murrizteko espedientea
Kaleratze bat bidegabea edo baliogabea izan dela ebazten bada, tramitazio soldatak jaso behar ditugu. Kaleratuak izan ginenetik epaiaren datara arte lanean jarraituz gero jaso behar izan genuen soldataren kopurua da.
Epaiketetan salaketa bat sartu baino lehenago, oro har, kontziliazio txartela aurkeztu behar da. Honen helburua enpresarekin akordioa lotzea da, epaitegietara jo baino lehenago.
Batzuetan, lan merkatu arrunteko enpresa batek enplegu zentro berezi bat kontratatzen du hainbat lan egiteko edo hainbat zerbitzu emateko. Honetarako, enplegu zentro bereziko langile batzuk enpresara pasatu eta bertan lan egingo dute.