Langabezia subsidioa ez da kontributiboa, “asistentziala” baino. Horregatik, kopuru finkoa izango da beti. Hemen azaldu dizuegu zer aldatu den azken erreformarekin eta zeintzuk subsidio dauden gaur-gaurkoz.

Langabezian geratu bazara, langabeziagatiko prestazioa jasotzen egon bazara eta prestazio hau agortu baduzu, subsidio hau eska zenezake.

Langabezian geratu bazara eta ez baduzu kotizazio nahikorik pilatu prestazioa eskatzeko (360 egun kotizatuta), langabeziagatiko subsidioa eska dezakezu (baldin eta, gutxienez, 90 egun kotizaturik badauzkazu).

Orain arte, genero edo sexu indarkeriaren biktimek gizarteratzeko errenta aktiboa eska zezaketen. Hala ere, prestazio hau desagertu denez, kolektibo honi langabeziagatiko subsidioa eskatzeko aukera zabaldu zaio.

Subsidio hau erretiro adina heldu arte jaso daiteke eta, gainera, erretirorako kotizatzen du. Baina, adi!ezinbestekoa da pentsio kontributiborako beste kotizatu izana.

Espainiar nazionalitatea badaukazu, beste herrialde batera lan egitera joan bazinen eta Estatura itzuli behar izan bazara, langabeziagatiko subsidio hau eskatu ahal duzu.

Honen bitartez, inoren kontura lan egin dezakezu (jardunaldi osoz edo partzialaz) eta, aldi berean, langabezia jaso, izan subsidioa, izan prestazioa.

Egoera ezberdina izango da segun eta langabeziagatiko prestazioa edo langabeziagatiko subsidioren bat kobratzen ari zaren.

Baja berezi berri hauek baldintza probetxugarriagoak dauzkate, bai aldez aurretiko kotizazioei, bai prestazioari begira.

Otsailaren 20tik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteek 300 euroko diru-laguntza berri hau eska dezakete, bai alokairuan bizi badira, baita etxe bat erosi badute ere.

Gizarte Segurantzarekin izan dezakegun harreman mota bat da. Honelakoetan, gure lan jarduera amaitu da, baina ulertzen da alta egoerak iraun behar duela, hainbat eskubideren jabe izaten jarraitzeko.

2023ko urriaren 1etik aurrera lan egindako eguna kotizatutako eguntzat jotzen ari da, eragin guztietarako, baita jardunaldi partzialaz lan egin badugu ere. Neurri honekin amaiera eman zaio, behingoz, partzialitate koefizientari.

Badakizuenez, 2019. urtetik aurrera, lehengo amatasun eta aitatasun lizentzia eta prestazioak gurasotasun prestazio bakar batean batu ziren, adin txikikoaren jaiotza eta zaintza izenpean.

2016an errenta bermatuak ordura arteko jendarteratze errenta (“renta de inclusión social”, RIS) ordezkatu zuen. Honek diru kopuruetan eta bete beharreko baldintzetan hainbat aldaketa ekarri zituen.

Ez da laguntza berria, baizik eta aurrekoaren moldaketa. Zenbatekoak handitu dira eta, urteka barik, hilabeteka kobratuko da. 200€ izango dira, 0-3 urte artean (100€ 3-7 urte artean, baldin eta hirugarren umea bada).

Espainiako Estatuaren menpeko dirulaguntza bada ere, EAE eta Nafarroako Foru Ogasunek kudeatuko dute eta, hortaz, horiexei eskatu beharko diegu. Internetez eskatu behar da, derrigor.

2022ko abenduaren 29an argitaratu da Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta moldatzen duen lege berria. Gure artikuluan gako guztiak aurkituko dituzue.

Emanzipa programa alokairua ordaintzeko diru-laguntza da. 23 eta 32 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Hala ere, Covid izurritetik langabetuei ere zabaldu zaie aukera hau (euren adina edozein dela ere).

 

Alokairua ordaintzeko laguntza da (beraz, hipotekak kanpo geratzen dira). 18 eta 35 urte bitartean jaso daiteke eta errentaren %60 jasoko genuke, 300 euroko mugarekin. Baina, adi! hainbat baldintza bete behar dira, hala nola alokairuaren gehienezko prezioa.

Bonu soziala elektrizitatearen fakturan jaso daitekeen deskontua da. 2022ko apirilean aldaketa batzuk egin dira honen gainean. ADI! familia unitatearen kontzeptua zabaldu eta errenta gehiago hartuko dira kontuan!

Honelako kasuetan jardunaldi murrizketa eska dezakegu. Honek ekarriko ligukeen galera ekonomikoa ekiditeko, oinarri arautzailearen %100eko prestazioa eska dezakegu. Gizarte Segurantzaren erregimen guztietako langileek eska dezakete (inoren konturako langileek, autonomoek, etxeko langileek).

Enplegurik ez daukagunean langabezian gaudela esaten dugu. Geure artean, behintzat, zeren eta langabezia-egoeraren definizio legala ez baita horren automatikoa.

Denok entzun ditugu inoiz langabezia zaharra edota langabezia berria terminoak eta, zenbait kasutan, bien artean aukeratu ahal dugula. Baina zertan datza hori eta noiz gertatzen da? Zein da probetxugarriena? Aukeratzen ez den prestazioa galtzen ote da?

ERTEan gauden bitartean, Gizarte Segurantzan kotizatzen jarraitzen dugu. Kotizazio hauek hainbat prestaziotarako hartuko dira kontuan, baina ez langabeziarako.

Prestazioetarako eskatzen diren gutxieneko kotizazioen inguruko guztia: zer diren, zeintzuk kotizazio hartzen diren kontuan, zenbateko gabealdia behar den prestazio bakoitzerako…

Honako hauek ordaintzeko:
– entzumen protesiak
– optika premiak
– ortodontzia tratamenduak

Diru-laguntza puntualak dira, ordainketa bakarrekoak. Zenbatekoa 800€ edo 500€ izango dira, familiaren errenta per capitaren arabera.

Nafarroako Gobernuak ez ditu honelako eszedentzia guztiak subentzionatzen eta hainbat kasutara murrizten ditu diru-laguntzak.

– Seme-alabak kargupean izateagatik
– Erditze edo adopzio anizkoitzagatik
– Nazioarteko adopzioengatik

Ekainaren 1ean argitaratu dira BOEn bizitzeko gutxieneko errentaren nondik-norakoak. Hego Euskal Herrian badauzkagu halako errenta bi: Diru-sarrerak bermatzeko errenta EAEn, eta Errenta bermatua Nafarroan.

Langabezia prestazioa kontributiboa da; hau da, kontribuzio edo kotizazioaren arabera izango dira bai prestazioaren kantitatea bai honek iraungo duen epea. Hemen kontsultatu ahal dituzu kopuruak eta baldintzak.

– 45 urte baino gehiago badaukazu eta Estatutik kanpo lanean egon bazara edo denbora luzez langabezian egon bazara
– Genero indarkeriaren biktima izan bazara
– %33ko (edo gehiagoko) desgaitasuna aitortuta badaukazu

Prestazio hau etxearen alokairua ordaintzen laguntzeko balio du. Diru sarrerak bermatzeko errentaren osagarria da. Hau da, errenta horren jasotzaileek baino ezin dute eskatu.

Diru laguntza hauek bakar eta apartekoak dira. Hau da, ez dira maiztasun finkoaz ematen, baizik eta behar zehatzei erantzuteko.

Laguntza ekonomiko honek mantenu eta etxebizitza gastuei aurre egiteko helburua dauka, sustrai sozialak eten ez daitezen eta bazterketa sozial egoera larrian dauden jasotzaileak zentro berezietara bideratuak izan ez daitezen.